uz34c_121






R/.       Bagoaz pozik Jaunaren etxera

Ha poza nirea, esan eustenean:
Goazen Jaunaren etxera!
Hona orain nire oinak
zure ateetan, Jerusalem. R/.

Hara igoten dabe leinuek, Jaunaren leinuek,
Israelen lege danez, Jaunaren izena goratzera.
Han dagoz ezarriak auzi-mahaiak,
Daviden jauregiko mahaiak. R/.

uz33c_097









R/. Badator Jauna,
     herriak zuzentasunez epaitzera.


Ospatu Jauna zitaraz,
zitaraz eta kantu-hotsez,
turutaz eta adar-hotsez;
egin irrintzi errege dan Jaunari. R/.

Egin begi orroa itsasoak eta bertako guztiak,
munduak eta bertan bizi diranek.
Egin begie txalo ibaiek,
poz-oihu aho batez mendiek.  R/.

Jaunaren aurrean,
badator-eta lurra epaitzera.
Justiziaz epaituko dau mundua,
eta zuzenbidez herriak. R/.

uz32c_016



Sal 16, 1. 5-6. 8 eta 15





R/.  Esnatzean zure aurpegiaz aseko naz, Jauna.

Entzun, Jauna, nire justizia eskea,
aditu nire deadarra;
makurtu belarria nire otoitzera:
ez dot engainurik ezpanetan.  R/.

Sendo ditut oinak ezarritako bideetan,
ez dira aldendu nire urratsak zure arrastotik.
Deika nozu, Jainko, erantzuten deustazu-eta;
bihurtu nigana belarria, entzun nire berbea. R/.

Zaindu nagizu begi-ninia lez,
gorde ni zeure hegoen kerizpean.
Nik, barriz, zuzena nazala, 
zure aurpegia dot ikusiko,
iratzartzean zure presentziaz naz aseko. R/.


uz31c_144



Sal 144, 1-2. 8-9. 10-11. 13cd-14



R/. Ene Jainko, ene Errege,
     bedeinkatuko dot zure izena beti ere.

Goratuko zaitut, ene Jainko, ene errege,
bedeinkatuko dot zure izena betiren beti.
Egunero zaitut bedeinkatuko,
zure izena goretsiko beti.   R/.

Errukiorra eta bihozbera da Jauna,
hasarregaitza eta ondoguraz betea.
Ona da Jauna guztientzat,
errukiz betea bere sorkari guztientzat. R/.

Goratu zagiezala, Jauna, zeure sorkari guztiek,
bedeinkatu zeure fededunek;
aitatu begie zure erregetza ospetsua,
berba egin begie zure ahalmenaz. R/.

Fidagarria da Jauna bere berba guztietan,
leiala bere egintza guztietan.
Jaunak eusten deutse jausteko zorian dagozanei,
eta lur jota dagozanak jasoten ditu. R/.

Urtean Zeharreko XXI._C



Sal 144, 1-2. 8-9. 10-11. 13cd-14



R/. Ene Jainko, ene Errege,
     bedeinkatuko dot zure izena beti ere.

Goratuko zaitut, ene Jainko, ene errege,
bedeinkatuko dot zure izena betiren beti.
Egunero zaitut bedeinkatuko,
zure izena goretsiko beti.   R/.

Errukiorra eta bihozbera da Jauna,
hasarregaitza eta ondoguraz betea.
Ona da Jauna guztientzat,
errukiz betea bere sorkari guztientzat. R/.

Goratu zagiezala, Jauna, zeure sorkari guztiek,
bedeinkatu zeure fededunek;
aitatu begie zure erregetza ospetsua,
berba egin begie zure ahalmenaz. R/.

Fidagarria da Jauna bere berba guztietan,
leiala bere egintza guztietan.
Jaunak eusten deutse jausteko zorian dagozanei,
eta lur jota dagozanak jasoten ditu. R/.

urtean zeharreko XXX_C



Sal 33, 2-3. 17-18. 19 eta 23


R/. Dohakabeak oihu egin eban
     eta Jaunak entzun


Bedeinkatuko dot aldi oro Jauna,
nire ahoan beti haren gorapena.
Harro nago Jaunagaz,
entzun begie apalek eta poztu bediz.   R/.

Gaizkileen aurka Jaunaren aurpegia,
lurretik ezabatzeko hareen gomutapena.
Deadar egiten dabe zintzoek, eta Jaunak entzun,
larrialdi guztietatik libratzen ditu. R/.

Hur jake Jauna bihotz-hautsiei,
salbatzen ditu barru-jausiak.
Jaunak askatzen dau bere zerbitzarien bizia,
Haregan babesten diranek ez dabe zigorrik izango. R/.

Urtean Zeharreko XXIX. Domekea_C






 
Erantzun salmoa (Sal 120)




R/. Gure laguntza, Jaunaren izena,
     zeru-lurrak egin dituanarena

Mendietara ditut jasoten begiok:
nondik etorriko ete jat laguntza?
Laguntza Jaunagandik datorkit,
zeru-lurrak egin zituan Harengandik. R/.

Jaunak ez deutsu jausten itziko,
zure zaintzailea ez dago lo.
Ez dau inoiz lorik egiten
Israelen zaintzaileak. R/.

Jauna dozu zaintzaile, Jauna kerizpe:
alboan dozu beti.
Ez deutsu gaitzik egingo eguzkiak egunez,
ezta ilargiak ere gauez. R/.

Jaunak zainduko zaitu gaitz guztitik,
zainduko dau zure bizia.
Jaunak zainduko ditu zure ibilera guztiak
oraindanik betidaino. R/.

uzXXVIII.Domekea_C




Sal 97, 1. 2-3ab. 3cd-4

edo



R/. Agertu dau Jaunak atzerrien aurrean
     Beragandiko garaipena.

Kanta Jaunari kantu barria,
egintza harrigarriak egin ditu-eta:
garaipena emon deutso bere eskumeak,
bere beso santuak.

Bere garaipena ezagutuarazo dau Jaunak,
bere salbamen-egintza agertu nazinoen aurrean.
Ez dau ahaztu bere maitasuna,
Israel herriari deutson leialtasuna.

Munduko bazter guztiek ikusi dabe
gure Jainkoaren garaipena.
Egin irrintzi Jaunari, lur osoa,
egin poz-oihu eta kantu, jo soinua.

uzXXVII.domekea_C




Sal  94, 1-2. 6-7abc. 7d-9


R/. Entzungo al dozue gaur Jaunaren ahotsa:
     “Ez gogortu zuen bihotza”

Zatoze, egin deiogun poz-oihu Jaunari,
poz-irrintzi, salbatzen gaituan harkaitzari.
Aurkeztu gakiozan eskerrak emonez,
Egin deiogun jai txalo eta kantuekin.   R/.

Zatoze, gurtu dagigun ahuspezturik,
belaunikatu gaitezan egin gaituan Jaunaren aurrean.
Bera da-eta gure Jainkoa, 
eta gu Harek larraturiko herria,
haren zainpeko artaldea.  R/.

Entzungo al dozue gaur haren ahotsa:
«Ez gogortu bihotzak Meriban lez,
Masako egunean basamortuan lez,
tentatu egin ninduen-eta zuen gurasoek,
probatu, Nik eginak ikusi arren».  R/.

XXVI.Domekea_C




Sal 145, 6c-7ab. 7c-8. 9-10



R/. Goratu egizu Jauna, ene barrua.

Betiko eusten deutso bere leialtasunari.
Zapalduen eskubideak defendatzen ditu
gose direnei ogia emoten. R/.

Jaunak askatzen ditu presoak,
Jaunak zabaltzen itsuen begiak,
Jaunak jasoten konkortuak,
Jaunak maitatzen zintzoak. R/.

Jaunak ditu etorkinak zaintzen, 
umezurtz eta alargunei zutik eusten,
baina gaiztoen nagusigoa iraultzen.
Jauna errege da betiko,
zure Jainkoa, Sion, errege menderen mendetan! R/.

Urtean Zeharreko XXV. domekea_C




Sal 112, 1-2. 4-6. 7-8



R/.   Goratu egizue Jauna,
       behartsua ataraten dauana

(EDO)

Goratu egizue, Jaunaren zerbitzariok,
goratu Jaunaren izena.
Bedeinkatua izan bedi Jaunaren izena,
orain eta beti. R/.

Jauna herri guztien gainean garai dago,
haren ospea zerua baino gorago.
Nor da Jauna gure Jainkoa lakorik?
Gorenean dau tronua,
baina beheratu egiten da,
zerura eta lurrera begiratzeko. R/.

Gizajoa hautsetatik jasoten dau,
behartsua zaborretatik ataraten,
eta handikien artean jesarriarazoten dau,
bere herriko handikien artean. R/.

Urtean Zeharreko XXIV. domekea_C




Sal 50, 3-4. 12-13. 17 eta 19



R/.       Jagi eta banoa nire aitagana

Erruki nitaz, ene Jainko, zeure maitasunaz,
hondatu nire hobena, zeure neurribako errukiz.
Garbitu nagizu zeharo neure errutik,
garbitu neure pekatutik.

Ene Jainko, sortu bihotz garbia nigan,
barritu arnasa sendoa nire barruan.
Ez nagizu bota zeure aurretik,
ez kendu niri zeure arnasa santua.

Edegi, Jauna, nire ezpanak,
eta nire ahoak iragarriko dau zure gorapena.
Damuz hautsiriko espiritua da
Jainkoak nahi dauan sakrifizioa;
Zuk ez dozu gutxiesten, ene Jainko,
bihotz hautsi eta umildua.

Urtean Zeharreko XXIII. domekea_C





Sal 89, 3-4. 5-6. 12-13. 14 eta 17



R/.       Jauna, gure ihesleku Zeu izan zara,
    gizalditik gizaldira

Gizakia hautsera bihurtuarazoten dozu,
esanez: «Bihurtu lehenera, gizakiok».
Bai, mila urte zure begietan 
atzo igaro zan eguna adina,
gaualdi bat adina. R/.

Hor daroazuz gizakiak,
amesa lez dira;
ernetzen dira goizean bedarra lez:
goizean erne eta loratzen da-eta,
arratsaldean zimeldu eta ihartzen. R/.

Irakatsi egiguzu geure egunen kontua eroaten,
zuhurtasunaren muinaz jabetu gaitezan.
Bihurtu zakiguz, Jauna! Noiz arte? 
Errukitu zaitez zeure zerbitzariez. R/.

Asetu gagizuz goizero zeure maitasunaz,
poztu gaitezan eta zoriontsu izan geure egun guztietan.
Betor gugana Jaunaren, gure Jainkoaren, gozotasuna
eta sendotu begi Harek gure eskuen lana;
sendotu dagiala, bai, gure lana. R/.

Urtean Zeharreko XXII. Domekea /C



Sal 67, 4-5ac. 6-7ab. 10-11


R/. Zuk, ene Jainko, zeure ontasunean
eratu dozu behartsuentzat etxea

(EDO)



Zintzoak, barriz, pozten dira,
Jainkoaren aurrean alaitzen,
alai eta pozez gainezka.
Kanta Jainkoari, jo soinua haren izenari,
Jauna dau izena, poztu zaiteze haren aurrean. R/.

Umezurtzen aita, alargunen defendatzailea da Jainkoa
bere egoitza santutik.
Jainkoak etxea emoten deutse baztertuei, 
presoak kanta artean ditu askatzen. R/.

Euria ugari isuri zenduan, oi Jainko,
zeure ondare makaldua indarbarritu.
Hantxe kokatu zan zure jentea,
Zuk, ene Jainko, zeure ontasunean
errukarrientzat eratutako lurrean. R/.

Urtean Zeharreko XXI. Domekea_C



Sal 116, 1. 2



R/.     Zoaze mundu guztira, eta iragarri Barri Ona.


Goratu egizue Jauna, atzerri guztiak,
goretsi egizue, herri guztiak. R/.


Sendotu da-eta gugan bere maitasuna,
eta beti-betiko da Haren leialtasuna. R/.

Urtean Zeharreko XX. Domekea /C



Sal 39, 2. 3. 4. 18



R/.     Jauna, zatorkidaz arin laguntzera.

Jaunagan neban jarrita itxaropen guztia:
makurtu eta entzun dau nire oihua. R/.

Atara nau hondamen-putzutik,
zingira lohitsutik;
haitz gainean jarri deustaz oinak,
sendotu ditu nire urratsak. R/.

Kantu barria ipini deust ezpanetan,
gorapen-kanta gure Jainkoarentzat;
hau ikusiz jente asko ikaratuko da,
eta Jaunagan izango dau konfiantzea. R/.

Errukarria eta behartsua naz ni,
baina Jauna da nitaz arduratzen.
Zu zaitut laguntzaile eta askatzaile,
ene Jainko, ez luzatu. R/.

Urtean Zeharreko XIX. Domekea /C



Sal 32, 1 eta 12. 18-19. 20 eta 22



R/.     Bai dohatsu,
            Jaunak bere oinorde hautatu dauan herria!

Egin poz-oihu, zintzoak, Jaunari,
zuzenei dagokie, izan ere, Ha gorestea.
Zorionekoa, Jauna Jainko dauan nazinoa,
Harek bere ondaretzat aukeratu dauan herria. R/.

Jauna arduratzen da begirunea deutsoenez,
haren maitasunean itxaroten dabenez,
hareek heriotzatik libratzeko
eta gosetean bizirik eusteko. R/.

Guk Jaunagan dogu esperantzea,
Bera dogu laguntzaile eta babesle.
Betor gugaz, Jauna, zure maitasuna,
Zugan jarrita dogu-eta itxaropena. R/.

Urtean Zeharreko XVIII. Domekea /C



Sal 94, 1-2. 6-7abc. 7d-9


R/. EZ GOGORTU ZUEN BIHOTZA DINO GURE JAUNAK

                  Edo

R/.     Entzungo al dozue gaur Jaunaren ahotsa:
           “Ez gogortu zuen bihotza”

Zatoze, egin deiogun poz-oihu Jaunari,
poz-irrintzi, salbatzen gaituan harkaitzari.
Aurkeztu gakiozan eskerrak emonez,
Egin deiogun jai txalo eta kantuekin. R/.

Zatoze, gurtu dagigun ahuspezturik,
belaunikatu gaitezan egin gaituan Jaunaren aurrean.
Bera da-eta gure Jainkoa, 
eta gu Harek larraturiko herria,
haren zainpeko artaldea. R/.

Entzungo al dozue gaur haren ahotsa: 
«Ez gogortu bihotzak Meriban lez,
Masako egunean basamortuan lez,
tentatu egin ninduen-eta zuen gurasoek,
probatu, Nik eginak ikusi arren». R/.