2016/03/31

pazkoaldiko 02C




PAZKOALDIKO 2. DOMEKEA  /C


Sal 117, 2-4. 22-24. 25-27ab



R/.    Eskerrak Jaunari, ona da-eta,
          haren maitasuna betikoa da-eta.

Esan begie israeldarrek:
haren maitasuna betikoa.
Esan begie aarondar abadeek:
haren maitasuna betikoa.
Esan begie Jaunari begirune deutsoenek:
haren maitasuna betikoa.  R/.

Etxegileek baztertutako harria
giltzarri bihurtu da.
Jaunak egin dau hori, *
gure begien harrigarri.
Hau da Jaunaren ekintza-eguna,
poztu gaitezan eta alaitu Harengan.  R/.

Emon, Jauna, salbamena,
emon, Jauna, zoriona!
Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena!
Jaunaren etxetik bedeinkatzen zaituegu.
Jainko da Jauna, Berak egiten deusku argi.  R/.

gorputz-odolak




KRISTOREN GORPUTZ-ODOLAK   /B

Sal   115, 12-13. 15-16. 17-18



R/.    Salbamen-edontzia dot hartuko,
          eta Jaunaren izena deituko

Zelan ordainduko deutsat Jaunari
egin deustan on guztia?
Salbamen-kopa dot jasoko
eta Jaunaren izenari dei egingo.    R/.

Mingarri jako Jaunari
bere fededunen heriotza.
Bai, zure zerbitzari naz, Jauna,
zure zerbitzari ezereza:
askatu dozuz nire kateak.    R/.

Gorespen-oparia deutsut eskainiko,
eta Jaunaren izenari dei egingo.
Beteko deutsadaz Jaunari promesak,
herri guztiaren aurrean.    R/.

hirutasun santua_B




HIRUTASUN SANTUA



Sal 32, 4-5. 6 eta 9, 18-19. 20 eta 22

R/.    Bai dohatsu,
          Jaunak  bere oinorde autatu dauan herria

Zuzena da-eta Jaunaren berbea,
fidagarria Harek egin dauan guztia.
Justizia eta zuzenbidea ditu maite,
Jaunaren maitasunaz dago lurra beteta. R/.

Jaunak bere berbaz egin dau ortzia,
bere aho-arnasaz astro guztiak.
Izan ere, Harek esan, eta dana egin zan;
Harek agindu, eta izaten dau jarraitzen. R/.

Jauna arduratzen da begirunea deutsoenez,
haren maitasunean itxaroten dabenez,
hareek heriotzatik libratzeko
eta gosetean bizirik eusteko. R/.

Guk Jaunagan dogu esperantzea,
Bera dogu laguntzaile eta babesle.
Betor gugaz, Jauna, zure maitasuna,
Zugan jarrita dogu-eta itxaropena. R/.

 

pentekoste_B




PENTEKOSTE  /B

Sal 103, 1-2a. 24 eta 35c. 27-28. 29-30


R/.    Bialdu egizu, Jauna, zeure arnasea,
          eta barrituazo lur-azala.


Ene arima, goratu egizu Jauna!
Guztiz handi zaitut, Jauna, ene Jainkoa!
Handi eta eder zagoz jantzita,
estalki dozu argia. R/.

Bai ugari dirala, Jauna, Zuk eginak,
zuhurtasunez eginak zeharo,
lurra zure sorkariz betea dago!
Ene arima, goratu egizu Jauna! R/.

Horreek guztiak begira dozuz,
sasoi onez jana emon deiezun.
Zuk emonik hartzen dabe,
Zuk eskua zabalduz onez aserik dagoz. R/.

Aurpegia gordeten badozu, ikara dira,
arnasea kentzen badeutsezu, hilten,
euren hautsetara dira bihurtzen.
Zeure arnasea bialtzen badozu,
izatea emoten deutsezu;
lur-azala barriazoten dozu. R/.


igokundea_b




PAZKOALDIKO 7. DOMEKEA (Asentsio)   /B
           
Sal 46, 2-3. 6-7. 8-9




R/.    Oihu alaien artean igon dau Jainkoak,
          turuta-soinuz, Jaunak.

Herri guztiok, txalo jo egizue,
Jainkoari irrintzi egiozue.
Goi-goiko Jauna, izan ere, izugarri,
lurbira osoan errege handi. R/.

Oihu alaien artean igon dau Jainkoak,
turuta-soinuz, Jaunak.
Eresi Jainkoari, eresi;
eresi gure erregeari, eresi. R/.

Jainkoa da-eta lurbira osoan errege,
egiozue jator goratzarre.
Jainkoa errege da atzerrietan,
jesarrita dago Jainkoa bere aurki santuan. R/.


pazkoaldiko 06B




PAZKOALDIKO 6. DOMEKEA   /B

Sal 97, 1. 2-3ab. 3cd-4. 5-6


R/.    Agertu dau Jaunak aurrean
          Beragandiko garaipena.

Kanta Jaunari kantu barria,
egintza harrigarriak egin ditu-eta:
garaipena emon deutso bere eskumeak,
bere beso santuak. R/.

Bere garaipena ezagutuazo dau Jaunak,
bere salbamen-egintza agertu nazinoen aurrean.
Ez dau ahaztu bere maitasuna,
Israel herriari deutson leialtasuna. R/.

Munduko bazter guztiek ikusi dabe
gure Jainkoaren garaipena.
Egin irrintzi Jaunari, lur osoa,
egin poz-oihu eta kantu, jo soinua. R/.

Ospatu Jauna zitaraz,
zitaraz eta kantu-hotsez,
turutaz eta adar-hotsez;
egin irrintzi errege dan Jaunari. R/.


pazkoaldiko 05B




PAZKOALDIKO 5. DOMEKEA   /B

Sal 21, 26b-27. 28. 30abcd. 30e-32


R/.    Zugana nire gorakizuna, Jauna, batzar nagusian.


Beteko ditut neure promesak  
      begirune deutsoenen aurrean.
Asetzeraino jango dabe behartsuek,
goratuko dabe Jauna beronen bila dabilzanek.
Bizi bedi zuen bihotza betiko! R/.

Gogoratuko dira eta Jaunagana bihurtuko
lurreko herri guztiak,
haren aurrean ahuspeztuko dira
herrietako familia guztiak. R/

Haren aurrean ahuspeztuko dira
lurpean lo dagozan guztiak,
haren aurrean makurtuko
hilobiko hautsetara jaitsiak. R/.

Ni, ostera, Harentzat biziko naz,
nire ondorengoek Jauna zerbiduko dabe,
Haretaz berba egingo deutse datozan gizaldiei,
haren salbamen-egintza iragarriko deutso
sortzeko dagoan herriari:
«Holan jokatu dau Jaunak». R/.


pazkoaldiko 04B




PAZKOALDIKO 4. DOMEKEA  /B

Sal 117, 1 eta 8-9. 21-23. 26 eta 28-29


R/.    Etxegileek baztertutako harria, berori jazo da giltzarria.




Eskerrak Jaunari, ona da-eta,
haren maitasuna betikoa da-eta.
Hobe da Jaunagan babestea
gizakiaz fidatzea baino;
hobe Jaunagan babestea
handikiez fidatzea baino. R/.

Eskerrak Zuri erantzun deustazulako,
nire salbatzaile izan zaralako.
Etxegileek baztertutako harria
giltzarri egin da.
Jaunak egin dau hori,
gure begien harrigarri. R/.

Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena!
Jaunaren etxetik bedeinkatzen zaituegu.
Zu zara nire Jainko, eskerrak Zuri!
Gora Zu, ene Jainko hori!
Eskerrak Jaunari, ona da-eta,
haren maitasuna betikoa da-eta. R/.


pazkoaldiko 03B




PAZKOALDIKO 3. DOMEKEA  /B

Sal 4, 2. 7. 9




R/.    Argitu egizu, Jauna, zure aurpegia gugana.

Deitzen deutsudanean, erantzun, Jainko,
ene defendatzaile.
Estualdian emoidazu nasaitasuna.
Erruki zakidaz eta entzun nire otoitza. R/.

Askok dihardue esaten:
«Nork emongo guri zoriona?»
Aldendu egin dozu gugandik, Jauna,
zeure aurpegiaren argia! R/.

Bakean oheratzen naz
eta bat-batean lokartzen,
Zeuk bakarrik nozu-eta, Jauna,
nasai biziazoten. R/.

pazkoaldiko 02B




PAZKOALDIKO BIGARREN DOMEKEA  /B

Sal 117, 2-4. 16bc-18. 22-24


R/.    Eskerrak Jaunari, ona da-eta,
          Haren maitasuna betikoa da-eta.

Esan begie israeldarrek:
haren maitasuna betikoa.
Esan begie aarondar abadeek:
haren maitasuna betikoa.
Esan begie Jaunari begirune deutsoenek:
haren maitasuna betikoa. R/.

Jaunaren eskumea guztiz garaia da,
Jaunaren eskumeak indarrez jokatu dau».
Ez naz hilgo, ez, bizi baino,
Jaunaren egintzak kontatzeko.
Gogor zigortu nau Jaunak,
baina ez nau heriotzara eroan. R/.

Etxegileek baztertutako harria
giltzarri egin da.
Jaunak egin dau hori,
gure begien harrigarri.
Hau da Jaunaren egintza-eguna,
poztu gaitezan eta alaitu harengan.R/.

kristoren gorputz-odolak




KRISTOREN GORPUTZ-ODOLAK   /A  /B  /C

Sal 147, 12-13. 14-15. 19-20

R/. Jerusalem, ospatu egizu Jauna

Jerusalem, ospatu egizu Jauna,
Sion, goratu zeure Jainkoa.
Zure ateen sarrailak indartu ditu-eta
eta seme-alabak zure barruan bedeinkatu.  R/.

Jerusalem, ospatu egizu Jauna,
Sion, goratu zeure Jainkoa.
Zure ateen sarrailak indartu ditu-eta
eta seme-alabak zure barruan bedeinkatu.  R/.

Zure mugetan bakea ezarri dau,
garirik onenaz ase zaitu.
Bialtzen dau lurrera bere mezua,
eta haren hitza bizkor eta arin doa.  R/.

Bere hitza iragarri deutso Jakoben herriari,
bere erabagi eta aginduak Israeli.
Beste herriei ez deutse holakorik egin,
bere erabagirik ez deutse jakinarazo.  R/.

hirutasun santua




HIRUTASUN GUZTIZ SANTUA  /A

Dn 3, 52. 53-54. 55-56

R/.    Aintza eta gorespen Zuri gizaldietan


Bedeinkatua zu, Jauna, gure arbasoen Jainkoa,
goratua gizaldien gizaldietan!.
Bedeinkatua zu, santu eta ospatzu zarana,
goretsia eta goratua gizaldien gizaldietan!   R/.

Bedeinkatua zu, tenpluan zeure ospea agertzen dozuna,
goratua gizaldien gizaldietan!
Bedeinkatua zu, kerubinen gainean jesarririk,
leizeak arakatzen dozuzana, †
      goratua gizaldien gizaldietan!   R/.

Bedeinkatua zu, errege-tronuan jesarrita zagozana,
goratua gizaldien gizaldietan!
Bedeinkatua zu, zeru-sabaian,
goratua gizaldien gizaldietan!   R/.



pentekoste




PENTEKOSTE   /A /B /C


Sal 103, 1-2a. 24 eta 35c. 27-28. 29-30


R/.  Bialdu egizu, Jauna, zeure arnasea,
eta barrituazo lur-azala.

edo Aleluia.

Ene arima, goratu egizu Jauna!
Guztiz handi zaitut, Jauna, ene Jainkoa!
Handi eta eder zagoz jantzita,
estalki dozu argia. R/.

Bai ugari dirala, Jauna, Zuk eginak,
zuhurtasunez eginak zeharo,
lurra zure sorkariz betea dago!
Ene arima, goratu egizu Jauna! R/.

Horreek guztiak begira dozuz,
sasoi onez jana emon deiezun.
Zuk emonik hartzen dabe,
Zuk eskua zabalduz onez aserik dagoz. R/.

Aurpegia gordeten badozu, ikara dira,
arnasea kentzen badeutsezu, hilten,
euren hautsetara dira bihurtzen.
Zeure arnasea bialtzen badozu,
izatea emoten deutsezu;
lur-azala barriazoten dozu. R/.



jaunaren igokundea




JAUNAREN IGOKUNDEA  /A  /B  /C

Sal 46, 2-3. 6-7. 8-9


R/. Oihu alaien artean igon dau Jainkoak,
turuta-soinuz, Jaunak.

edo    Aleluia.

Herri guztiok, txalo jo egizue,
Jainkoari irrintzi egiozue.
Goi-goiko Jauna, izan ere, izugarri,
lurbira osoan errege handi. R/.

Oihu alaien artean igon dau Jainkoak,
turuta-soinuz, Jaunak.
Eresi Jainkoari, eresi;
eresi gure erregeari, eresi. R/.

Jainkoa da-eta lurbira osoan errege,
egiozue jator goratzarre.
Jainkoa errege da atzerrietan,
jesarrita dago Jainkoa bere aurki santuan. R/.


pazkoaldiko 6.a




PAZKOALDIKO SEIGARREN DOMEKEA  /A

Sal 65, 1-3a. 4-5. 6-7a. 16 eta 20

Salmoa
Sal 65, 1-3a. 4-5. 6-7a. 16 eta 20


R/.    Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari.

Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari,
egin eresi Haren izen ederrari,
emon goralpen eder Berari.
Esan Jainkoari: «Zuk eginak bai dirala harrigarriak!» R/.

Ahuspeztu bedi lur osoa zure aurrean eresi eginez,
zure izenari eresi eginez.
Zatoze eta ikusi Jainkoaren lanak,
harritzeko dira-eta gizakiakaitik egin dituanak. R/.

Itsasoa lehor bihurtu dau,
oinez igaro dira ibaiaren erditik;
beraz, poztu gaitezan Haregaz.
Nagusi da ahal izatez betiko. R/.

Zatoze eta entzun, Jainkoaren bildur zareenok,
esango deutsuedaz nire alde Harek eginak.
Bedeinkatua Jainkoa, ez dau-eta uxatu nire eskaria,
ez deust-eta ukatu bere grazia. R/.