2016/05/26

Urtean Zeharreko XI. Domekea /C




Sal 31, 1-2. 5. 7 eta 11





 
R/.     Parkatu egidazu, Jauna, nire hobenaren errua.


Zorionekoa hobena kendu
eta pekatua parkatu deutsoena.
Zorionekoa Jaunak errurik egozten ez deutsona,
barruan maltzurkeriarik ez dauana. R/.

Orduan, autortu neutsun neure pekatua,
neure errua ez neutsun ezkutatu.
Esan neban: «Autortuko deutsat Jaunari neure hobena»,
eta Zuk parkatu zeunstan neure pekatuaren errua. R/.

Zu zaitut babesleku: arriskutik libratzen nozu,
askapen-kantuz inguratzen.
 Poztu eta alaitu Jaunagan, zintzoak,
egin pozez oihu, bihotz zuzeneko guztiak. R/.

2016/05/24

urtean zeharreko X. domekea /C



URTEAN ZEHARREKO X. DOMKEA  /C




Sal 29, 2 eta 4. 5-6. 11-12a eta 13b



R/.    Goratuko zaitut, Jauna,
          onik atara nozulako


Goratzen zaitut, Jauna, onik atara nozulako,
arerioei nire lepotik pozten itzi ez deutsezulako.
Jauna, Heriotz-leizetik atara nozu,
zulora jaisteko zorian nengola bizibarritu. R/.

Kanta Jaunari, haren fededunok,
goratu egizue, haren santutasuna gogoratuz.
Une baterako da haren hasarrea,
bizi guztirako haren on izatea.
Arratsean negarra da gurean,
poz-oihua goizean. R/.    

Entzun, Jauna, eta erruki nitaz,
izan zakidaz laguntzaile, Jauna».
Negarra dantza bihurtu deustazu,
Jauna, ene Jainkoa, eskerrak emongo deutsudaz beti. R/.  

2016/05/14

Kristoren Gorputz-Odolak







R/.      Melkisedeken sailean abade zara Zu behin betiko.

Hona Jaunak esana nire Jaunari:
«Jesarri zakidaz eskuman,
zure arerioak oin-aulki
jarten deustazuzan bitartean». R/.

Siondik zabalduko dau Jaunak
zure aginte makilaren indarra:
«Izan zaitez nagusi
zure arerioen artean». R/.

«Handiki zu jaiotegunetik santu dirdaian,
iruntza lez sortuazo zaitut
artizarraren aurrean».
Jaunak zin egin dau eta ez jako damutuko:
«Melkisedeken sailean
abade zara zu behin betiko». R/.

2016/05/07

pazkoaldiko09c_hirutasuna


HIRUTASUN SANTUA





Sal 8, 4-5. 6-7. 8-9


R/.   Jauna, gure Jauna,
         bai miragarria zure izena lurbira osoan

Zure eskuen lana dan ortzia
eta sortu dozuzan ilargi-izarrak ikusita,
zer da gizakia, Zu haretaz gogoratzeko?,
zer gizasemea, Zu haretaz arduratzeko?  R/.

Ia jainko baten pareko egin dozu,
aintzaz eta disdiraz koroatu;
zeure eskulan guztien buru ipini dozu,
danak haren menpe jarri dozuz: R/.        

ardi eta behi-taldeak,
baita basapiztiak ere,
zeruko hegaztiak eta itsasoko arrainak,
itsasoan dabilzan guztiak. R/.