Urtean Zeharreko XXII. Domekea /C



Sal 67, 4-5ac. 6-7ab. 10-11


R/. Zuk, ene Jainko, zeure ontasunean
eratu dozu behartsuentzat etxea

(EDO)



Zintzoak, barriz, pozten dira,
Jainkoaren aurrean alaitzen,
alai eta pozez gainezka.
Kanta Jainkoari, jo soinua haren izenari,
Jauna dau izena, poztu zaiteze haren aurrean. R/.

Umezurtzen aita, alargunen defendatzailea da Jainkoa
bere egoitza santutik.
Jainkoak etxea emoten deutse baztertuei, 
presoak kanta artean ditu askatzen. R/.

Euria ugari isuri zenduan, oi Jainko,
zeure ondare makaldua indarbarritu.
Hantxe kokatu zan zure jentea,
Zuk, ene Jainko, zeure ontasunean
errukarrientzat eratutako lurrean. R/.

Urtean Zeharreko XXI. Domekea_C



Sal 116, 1. 2



R/.     Zoaze mundu guztira, eta iragarri Barri Ona.


Goratu egizue Jauna, atzerri guztiak,
goretsi egizue, herri guztiak. R/.


Sendotu da-eta gugan bere maitasuna,
eta beti-betiko da Haren leialtasuna. R/.

Urtean Zeharreko XX. Domekea /C



Sal 39, 2. 3. 4. 18



R/.     Jauna, zatorkidaz arin laguntzera.

Jaunagan neban jarrita itxaropen guztia:
makurtu eta entzun dau nire oihua. R/.

Atara nau hondamen-putzutik,
zingira lohitsutik;
haitz gainean jarri deustaz oinak,
sendotu ditu nire urratsak. R/.

Kantu barria ipini deust ezpanetan,
gorapen-kanta gure Jainkoarentzat;
hau ikusiz jente asko ikaratuko da,
eta Jaunagan izango dau konfiantzea. R/.

Errukarria eta behartsua naz ni,
baina Jauna da nitaz arduratzen.
Zu zaitut laguntzaile eta askatzaile,
ene Jainko, ez luzatu. R/.

Urtean Zeharreko XIX. Domekea /C



Sal 32, 1 eta 12. 18-19. 20 eta 22



R/.     Bai dohatsu,
            Jaunak bere oinorde hautatu dauan herria!

Egin poz-oihu, zintzoak, Jaunari,
zuzenei dagokie, izan ere, Ha gorestea.
Zorionekoa, Jauna Jainko dauan nazinoa,
Harek bere ondaretzat aukeratu dauan herria. R/.

Jauna arduratzen da begirunea deutsoenez,
haren maitasunean itxaroten dabenez,
hareek heriotzatik libratzeko
eta gosetean bizirik eusteko. R/.

Guk Jaunagan dogu esperantzea,
Bera dogu laguntzaile eta babesle.
Betor gugaz, Jauna, zure maitasuna,
Zugan jarrita dogu-eta itxaropena. R/.

Urtean Zeharreko XVIII. Domekea /C



Sal 94, 1-2. 6-7abc. 7d-9


R/. EZ GOGORTU ZUEN BIHOTZA DINO GURE JAUNAK

                  Edo

R/.     Entzungo al dozue gaur Jaunaren ahotsa:
           “Ez gogortu zuen bihotza”

Zatoze, egin deiogun poz-oihu Jaunari,
poz-irrintzi, salbatzen gaituan harkaitzari.
Aurkeztu gakiozan eskerrak emonez,
Egin deiogun jai txalo eta kantuekin. R/.

Zatoze, gurtu dagigun ahuspezturik,
belaunikatu gaitezan egin gaituan Jaunaren aurrean.
Bera da-eta gure Jainkoa, 
eta gu Harek larraturiko herria,
haren zainpeko artaldea. R/.

Entzungo al dozue gaur haren ahotsa: 
«Ez gogortu bihotzak Meriban lez,
Masako egunean basamortuan lez,
tentatu egin ninduen-eta zuen gurasoek,
probatu, Nik eginak ikusi arren». R/.