2017/01/27

uz07a



Sal 102, 1-2. 3-4. 8 eta 10. 12-13




 R/. Errukior da Jauna eta bihozbera.

Bedeinkatu begi nire arimak Jauna,
nire barren osoak haren izen santua.
Bedeinkatu begi nire arimak Jauna,
ez bediz ahaztu haren mesedeak. R/.

Erru guztiak deutsuz parkatzen,
gaitz guztiak osatzen;
zure bizia hilobitik askatzen dau,
maitasunez eta errukiz koroatzen zaitu. R/.

Bihozbera eta errukiorra da Jauna,
haserregaitza eta ondoguraz betea.
Ez gaitu erabilten gure pekatuek merezi lez,
ez deusku ordaintzen geure erruen arabera. R/.

Zelan sortaldea mendebaldetik urrun,
halan ditu Harek gure hobenak gugandik urruntzen.
Zelan aita seme-alabentzat errukior,
halan Jauna begirune deutsoenentzat errukitsu. R/.

uz06a



Sal 118,1-2.4-5.17-18.33-34




R/. Dohatsu Jaunaren legean dabilzanak.


Dohatsu zintzo bizi diranak,
Jaunaren legean dabilzanak.
Dohatsu Harek iragarria egiten dabenak,
Ha bihotz-bihotzez bilatzen dabenak. R/.

Zuk emon dozuz arauak
arretaz gordetekoak.
Nire bideak izan beitez sendo,
Zuk ezarriak beteteko. R/.

Morroi honi egiozu esker bizitzeko,
zure berbak gordeteko.
Edegi egizuz nire begiak,
ikusi dagidazan zure legearen mirariak. R/.

Jauna, Zuk ezarrien bidea irakatsi egidazu,
jarraituko natxako zeharo.
Argitu nagizu zure legea bete dagidan,
bihotz-bihotzez gorde dagidan. R/.


uz05a



Sal 111, 4-5.6-7.8a eta 9



R/.  Zintzoentzat ilunpetan argia lez sortzen da.


Zintzoentzat ilunpetan argia lez sortzen da;
onbera da, errukitsua eta zuzena.
Zorionekoa, errukitu eta emoten dauana,
bere gauzak zuzen atontzen dituana. R/.

Ez da koloka ibiliko behin ere,
haretaz oroitzeak iraungo dau betiere.
Barri txarrak ez dau bildurtzen,
bizkor dau bihotza Jaunagan itxaroten. R/.

Sendo dau bihotza bildur barik,
zabaltzen deutse eta emoten behartsuei,
beti irautekoa da haren esku zabala,
ospez jagiko da haren ahalmena. R/.


2017/01/17

uz04a




Sal 145,7.8-9a.9bc.10



R/. Zorionekoak gogoz behartsu diranak,
eurena dabe-eta zeruetako erreinua.

Leiala da betiren beti,
emoten deutse eskubidea zapalduei,
ogia gose diranei. R/.

Atxilotuak Jaunak askatzen ditu,
itsuen begiak Jaunak argitzen ditu.
Konkor dagozanak Jaunak ditu zutituazoten,
zintzoak Jaunak ditu maitatzen. R/.

Arrotzak Jaunak ditu zaintzen,
umezurtz eta alargunak laguntzen,
eta gaiztoen asmoak eragozten.
Errege izango da Jauna sekuletan,
zure Jainkoa, Sion, gizaldien gizaldietan. R/.

uz03a



Sal 26, 1. 4. 13-14



Jauna dot argi eta salbamen, nork ni bildurtu?
Jauna biziaren babes, nork ni izutu?
Gauza bat eskatzen deutsat Jaunari,
horren bila nabil ni: R/.

bizi naitela Jaunaren etxean
neure bizitzako egun guztietan,
Jaunaren edertasuna miretsiz
eta haren tenplua zainduz. R/.

Ziur dakit Jaunaren ontasuna gozatuko dodala
bizidunen lurrean.
Itxaron Jaunagan!
Eutsi gogor, izan bihotz!
Itxaron Jaunagan! R/.

2017/01/10

uz02a







R/.    Hemen nozu, Jauna, zure nahia egin dagidan.


Itxaron dot Jaunagan, itxaron,
makurtu jat eta nire oihua entzun dau.
Ahoan eresi barri bat ipini deust,
gure Jainkoarentzat gorespena. R/.

Opari eta eskeintzarik ez dozu nahi izan,
baina belarriak edegi deustazuz.
erre-opari eta hoben oparirik ez dozu eskatu;
orduan esan dot nik: «Hemen nozu». R/.

Liburuan nitaz hau dago idatzita:
egin dagidala zure nahia.
Ene Jainko, gogozko jat hori,
eta bihotz-maminean dot zure legea.
Iragarri dot batzar nagusian zure salbamena,
ezpanik ez dot itxi, badakizu, Jauna. R/.