2017/02/06

uz08a



Sal 61,2-3.6-7.8-9



R/. Nire barruak Jainkoagan baino ez dau
bere atsedena.

Nire barruak Jainkoagan bakarrik atsedena,
Haregandik nire salbamena.
Bera bakarrik dot harkaitz eta salbamen,
nire babes: ez naiteke koloka. R/.

Jainkoagan bakarrik izan egizu atseden, ene barrua,
Haregandik datorkit-eta itxaroten dodana.
Bera bakarrik dot harkaitz eta salbamen,
nere babes: ez naiteke koloka. R/.

Jainkoagan ditut edertasuna eta salbamena,
Jainkoa da nire harkaitz sendo, nire iheslekua.
Itxaron egizu Haregan eten barik, herria,
Isuri egizue Haren aurrean gogoa,
guk ihesleku Jainkoa. R/.