UZ-16-A

URTEAN ZEHARREKO XVI. DOMEKEA   /A

ERANTZUN SALMOA

Sal 85, 5-6. 9-10. 15-16a

R/.    Ona zara, Jauna, eta errukiorra


Ona zara, Jauna, eta parkabera,
dei egiten deutsuenentzat ondoguraz betea.
Entzun nire otoitza, Jauna,
egin jaramon nire erregu-oihuari. R/.

Egin dozuzan nazino guztiak
zure aurrean ahuspeztera etorriko dira, Jauna,
eta zure izena ospatzera.
Handia zara, eta mirarigilea,
Zeu bakarrik Jainkoa. R/.

Baina Zu, Jauna, Jainko bihozbera eta errukiorra, *
hasarregaitza, ondoguraz eta leialtasunez betea,
bihurtu nigana eta erruki zakidaz. R/.

UZ-XV-A

URTEAN ZEHARREKO XV. DOMEKEA

ERANTZUN-SALMOA

R/.    Lur onean jausi zan haziak ugari emon eban frutua.

Zuk dozu lurra zaintzen, urez asetzen
eta oparo aberasten.
Urez gainezka doa zeruko ubidea;
Zuk emoten deutsazu gizakiari gari-alea. R/.

Zuk prestatzen lurra honan:
erretenak busti, mokilak bardindu,
euri-zaparradez harrotu,
kimuak bedeinkatu. R/.

Zeure ondasunez burutzen dozu urtea,
ugaritasuna dariela dagoz zure bideak.
Heze eta ugari dagoz landa zabalak,
alaitasunez apaindurik mendi-egoak. R/.

Zelaiak artaldez jantzi dira,
ibarrak gariz estaldu,
poz-oihuz eta kantari. R/.

UZ-14-A

URTEAN ZEHARREKO XIV. DOMEKEA   /A


ERANTZUN-SALMOA


R/.    Ene Jainko! Ene Errege!
    Bedeinkatuko dot zure izena beti ere.


Goratuko zaitut, ene Jainko, ene errege,
bedeinkatuko dot zure izena betiren beti.
Egunero zaitut bedeinkatuko,
zure izena goretsiko beti. R/.

Errukiorra eta bihozbera da Jauna,
hasarregaitza eta ondoguraz betea.
Ona da Jauna guztientzat,
errukiz betea bere sorkari guztientzat. R/.

Goratu zagiezala, Jauna, zeure sorkari guztiek,
bedeinkatu zeure fededunek;
aitatu begie zure erregetza ospetsua,
berba egin begie zure ahalmenaz. R/.

Fidagarria da Jauna bere berba guztietan,
leiala bere egintza guztietan.
Jaunak eusten deutse jausteko zorian dagozanei,
eta lur jota dagozanak jasoten ditu. R/.

UZ-13-A

URTEAN ZEHARREKO XIII. DOMEKEA   /A


ERANTZUN-SALMOA



R/.    Jauna, zure maitasuna
    abestuko dot betiren beti.


Jauna, zure maitasuna abestuko dot betiren beti,
zure leialtasuna adierazoko gizaldiz-gizaldi.
Esana dozu: «Maitasuna betiko dot eregi»,
zure leialtasuna zeruan dozu sendo jarri.   R/.

Bai dohatsu, Zuri pozez oihu egiten dakian herria;
Jauna, zure aurpegiko argitan dabil ha.
Zure izenaz dira beti pozten,
zure zuzentasunaz arrotzen. R/.

Zeu zaralako haren indarraren dedua,
eta zure maitasunez jasoten dogu burua.
Jauna da gure babeskin, izan ere,
Israelgo Santua, gure Errege. R/.

Urtean Zeharreko XII. Domekea /A



Sal 68, 8-10. 14 y 17. 33-35

R/.    Hain onbera zara-eta, entzun nagizu, Jauna.

Zugaitik jasan ditut irainak,
Zugaitik lotsaz gorrituta dot aurpegia.
Arrotza izan naz neure senideentzat,
ezezaguna neure amaren seme-alabentzat.
Zure tenpluaren maiteminak erreten nau,
eta gainera datorkidaz Zuri egindako irainak.

Baina nik Zuri dagizut otoitz;
mesede-sasoia dozu, Jauna.
Erantzun, ene Jainko, zeure maitasun handiaz,
zeure salbamen leialaz.

Ikusi egizue, apalok, eta poztu,
izan bihotz, Jainkoaren bila zabilzenok.
Izan ere, entzuten deutse Jaunak behartsuei,
ez ditu gutxiesten Hari lotuak.
Goratu begie zeru-lurrek,
itsasoak eta bertan bizi diran guztiek. R/.