0624_Joan Bateatzailea


Sal 138, 1-3. 13-14ab. 14c-15





R/. Gidatu ni, Jauna, betiko bidetik.




Jauna, Zuk aztertzen nozu eta ezagutzen:
badakizu noiz jesarten nazan eta noiz jagiten.
Urrundik sumatzen dozuz nire asmoak;
ohartzen zara noiz nabilen eta noiz natzan,
zehatz ezagutzen dozuz nire ibilbide guztiak. R/.


Zuk eratu deustazu barrua,
amaren sabelean eho nozu.
Eskerrak Zuri, harrigarriro egin nozulako,
miresgarriak dira zure egintzak! R/.


Barru-barruraino ezagutzen ninduzun,
nire hazur-maminak ez ziran Zuretzat ezkutu,
isilpean eratzen niharduala,
lurraren  barruan ehunduz nindoala. R/.


UZ10B




R/.           JAUNAGAN DAGO ERRUKIA
HARENGAN ASKATASUN UGARIA
 


Erantzun salmoa



Barru-barrutik zuri dagitsut oihu, Jauna,
entzun, Jauna, nire deadarra.
Begoz adi zure belarriak
nire oihu-eskarira.   R/.

Gure erruak gogoan badaukazuz, Jauna,
nor dagoke zutik, Jauna?
Baina parkamena zeugan daukazu,
   Israelen Jainko,
zu begirunez zerbidu zaiguzan.    R/.

Jaunagan itxaroten nago,
nire barrua haren hitzaren zain dago.
Gau-mutila goiz-argiaren zain dago:
nire gogoa Jaunaren zainago.   R/.

Gau-mutila goiz-argiaren zain dago:  
Israel Jaunaren zain holan bego.
Jaunagan dago errukia,  
harengan askatasun ugaria.
Berak utziko dau Israel askaturik,
egin ditun hoben guztietatik.   R/.