UZ-IX-B






Jo salteria, jo zaldabaia,
lirarekin zitara alaia.
Jo turuta hilbarrian,
hilbeteko gure jai-egunean.

Horixe da Israelen legea,
Jakoben Jainkoak erabagia,
Joseren familiari ezarritako araua
Egiptotik urten ebanean.

Berbeta ezezaguna entzuten dot:
«Bizkarretik kargea kendu neutsun,
zure besoak lan astunetatik askatu.
Zapaldurik zengozala, oihu egin zeustan,
eta askatu egin zindudazan.

Ez izan zure gogoan beste jainkorik,
ez eizu gurtu jainko arrotzik.
Neu naz Jauna, zure Jainkoa,
Egiptotik atara zinduzana».