Sal 127, 1-2. 3. 4-5
R/.
Dohatsu Jaunaren bildur dana, haren bideetan dabilena!
(edo)
Dohatsu Jaunaren bildur dana,
haren bideetan dabilena!
Zure eskuen lana dozu-eta jango,
zoriontsu izango zara eta ondo jatzu joango. R/.
Zure emaztea, mahasti emonkorraren antzean,
zure etxe barruan;
zure seme-alabek badirudie olibo-kimu,
zure mahai inguruan. R/.
Begira, holan izango da bedeinkatua gizakia,
Jaunari bildur deutsana.
Jaunak Siondik bedeinkatu zagizala,
Jerusalem dohatsu ikusiz beti bizi zaitezala. R/.