Familia Santua_C



Sal 127, 1-2. 3. 4-5




R/.    Dohatsu Jaunaren bildur dana, haren bideetan dabilena!
(edo)


Dohatsu Jaunaren bildur dana,
haren bideetan dabilena!
Zure eskuen lana dozu-eta jango,
zoriontsu izango zara eta ondo jatzu joango. R/.

Zure emaztea, mahasti emonkorraren antzean,
zure etxe barruan;
zure seme-alabek badirudie olibo-kimu,
zure mahai inguruan. R/.

Begira, holan izango da bedeinkatua gizakia,
Jaunari bildur deutsana.
Jaunak Siondik bedeinkatu zagizala,
Jerusalem dohatsu ikusiz beti bizi zaitezala. R/.



abn01a

Erantzun salmoa

Sal 122 [121], 1-2. (4-5. 6-7. ) 8-9 (R/. ik. 1b)


R/.  
Goazen pozik Jaunaren etxera!

V/.   Ha poza nirea, esan eustenean:
        «Goazen Jaunaren etxera!»
        Hona orain nire oinak
        zure ateetan, Jerusalem. R/.

V/.   Hara igoten dabe leinuek, Jaunaren leinuek,
        Israelen lege danez, Jaunaren izena gorestera.
        Han dagoz ezarriak auzi-mahaiak,
        Daviden jauregiko mahaiak. R/.

V/.   Eskatu bakea Jerusalementzat,
        bizi beitez nasai maite zaituenak.
        Izan bedi bakea zure harresien barruan,
        nasaitasuna zure jauregietan. R/.

V/.   Neure senide eta lagunen izenean be,
        hau dinot: «Bakea zugaz!»
        Jaunaren, gure Jainkoaren, etxeagaitik,
        zoriona eskatzen dot zuretzat. R/.

 

Abendua02C







R/.     Handikiro jokatu dau Jaunak gure alde,
          eta pozarren gagoz!


Jaunak Sionen zoria aldatu ebanean,
amesetan lez gengozan.
Barrez bete jakun orduan ahoa,
poz-oihuz mihina.   R/.


Jentil-herrietan ere esan eben:
«Handikiro jokatu dau Jaunak hareen alde».
Handikiro jokatu dau Jaunak gure alde,
eta pozarren gagoz!   R/.


Aldatu, Jauna, gure zoria,
euri-jasek basamortua lez.
Malkoz erein ebenek
pozez dabe batzen.   R/.


Negarrez joan ziran,
hazi-zorroa eroanez;
poz-oihuka datoz,  
gari-balak ekarriz.   R/.


Abendua04C






R/.    Jainko, berbiztu gagizuz;
          salbau gaitezan, zeure begia leun agertu egizu.

Entzun, Israelen artzain,
Hegodun izakien arteko tronuan zagozan Hori,
Bizkortu zeure ahalmena
eta zatorkiguz salbatzera.   R/.

Jainko ahalguztiduna, bihurtu, arren,
begira zerutik, ikusi!
Hartu egizu zeure mahatsondoaren ardurea,
zaindu zeure eskuz landatu dozuna.
Moztu eta su emon deutsoe;
begiratu zorrotz eta galdu egizuz.    R/.

Emoiozu eskua zeure aukeratuari,
zeure indarrez jantzi dozun gizasemeari.
Ez gara Zugandik inoiz aldenduko;
Zuk bizia emongo deuskuzu
eta guk dei egingo deutsagu zure izenari.    R/.