UZ34B


Sal 92,1ab.1cd-2.5

R/.    Errege da Jauna, jantzi da handikiro.
 


Errege da Jauna, jantzi da handikiro;
jantzi da Jauna, indarra dau gerriko. R/.


Lurbira Berak jarri dau sendo,
eta ez da kolokatuko.
Sendo dago betidanik zure aurkia,
Zu betidanik zara. R/.


Zure autormenak oso sinesgarri dira:
zure etxeari santutasuna dagokio, Jauna,
gizaldien gizaldietan. R/.

UZ33B


Sal 15, 5 eta 8. 9-10. 11

R/.    Zaindu nagizu, Jauna, babes bila nator-eta Zugana.
 


Jauna da nire ondare eta edontzia;
Zuk dozu eskuetan nire zoria.
Begi aurrean ipinten dot beti Jauna;
eskuman dodala, ez naiteke dardara. R/.


Horregaitik, alai dot bihotza, pozik barrena,
haragi honek ere bakean dau atsedena.
Ez dozu-eta nire bizia Leizera jaurtiko,
ezta zure zintzoa ustelak hartzen itziko. R/.


Bizirako bidea erakutsiko deustazu:
alaitasun betea zeure aurrean,
betiko atseginak zeure eskuman. R/.

UZ32B



Sal 145,7.8-9a.9bc.10

R/.    Zorionekoak gogoz behartsu diranak,
          eurena dabe-eta zeruetako erreinua.












Leiala da betiren beti,
emoten deutse eskubidea zapalduei,
ogia gose diranei. R/.


Atxilotuak Jaunak askatzen ditu,
itsuen begiak Jaunak argitzen ditu.
Konkor dagozanak Jaunak ditu zutiazoten,
zintzoak Jaunak ditu maitatzen. R/.


Arrotzak Jaunak ditu zaintzen,
umezurtz eta alargunak laguntzen,
eta gaiztoen asmoak eragozten.
Errege izango da Jauna sekuletan,
zure Jainkoa, Sion, gizaldien gizaldietan. R/.