santuenak




08/06 JAUNAREN ANTZALDATZEA

ERANTZUN SALMOA
Sal 96, 1-2. 5-6. 9






R/.   Errege da Jauna,
    Goi-goiko, lur guztiaren gainetik

Errege da Jauna! Alaitu bedi lurra,
poztu bediz uharte ugariak!
Laino eta hodei baltzak ditu inguruan,
justizia eta zuzenbidea tronuaren oinarri. R/.

Mendiak argizaria lez urtzen dira
    Jaunaren aurrean,
lur osoaren Jabearen aurrean.
Zeruek haren salbamen-ekintza iragarten dabe,
herri guztiek haren ospea ikusten. R/.

Izan ere, Jauna,
Goi-goiko zara Zu lur guztiaren gainetik,
jainko guztien gainetik gorengo.  R/.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Agertu zure nortasuna "ezizenaz" edo "e-mailaz".