PAZKO HIRUHURRENA
EGUEN SANTUA
R/. Zure kalizak bat gaitu egin
Jesukristoren odolarekin
Jaunari zer deutsot bihurtuko
egin deustazan guztiekaitik?
Salbamen-edontzia dot hartuko,
eta Jaunaren izena deituko. R./
Jaunaren begietan balio handikoa
haren zintzoen herioa.
Zure neskamearen semea, zure morroi nozu, Jauna,
askatu dozuz nire kateak. R/.
Eskainiko deutsut gores-oparia,
deituko dot, Jauna, zure izena.
Emongo deutsodaz Jaunari zin egindakoak,
herri guztia begira dagoela. R/.
____________________________________
BARIKU SANTUA
R/. Zure eskuetan dot bizia; askatu
naizu, Jaun handia
Zugaz batzen naz, Jauna, ez nadila behin ere lotsatu:
zeure zuzentasunez onik nagizu atara.
Zure eskuetan izten dot neure arnasa,
askatuko nozu, Jauna, Jainko leiala. R/.
Arerio guztiei barregarri najake, †
auzoei
irrigarri, ezagunei izugarri:
kalean ikusi eta alde dagie nigandik.
Hildakoa lez nabe bihotzean ahaztu,
ontzi baztertua lez naz geratu. R/.
Nik, ostera, Jauna, uste on Zugan dot,
«Zu zara nire Jainko», dinotsut.
Zure eskuan nire joan-etorriak,
atara nagizu arerioen eskutik, †
aurrean
narabilenakandik. R/.
Aurpegi argia erakutsi morroi honi,
salbatu nagizu zeure errukiaz.
Bizkortu zaiteze, izan bihotz,
Jaunagan uste on dozuen guztiok. R/.
____________________________________________
PAZKO BIJILIA
1) Sal 32, 4-5.6-7.12-13.20.22
EDO...
Zuzena da Jaunaren hitza,
leiala harek egin dauan guztia.
Zuzen eta bidezko dana dau maite,
haren graziaz lurra dago bete.
R/.
Jaunaren hitzak egin dauz zeruak,
haren aho-arnaseak izar mordoak.
Zaragian lez batu dauz itsas urak,
askan lez daukaz olatuak. R/.
Bai dohatsu Jauna Jainko dauan jendea,
bere oinorde autatu dauan herria.
Begira dago Jauna zerutik,
gizon-emakume guztiengana adi-adi.
R/.
Gure bihotza Jaunaren zain daukagu,
lagun eta babes bera dogu.
Harengan pozten jaku barrua,
haren izen santuan dogu itxaropena.
R/.
2) Ex 15,
1-2.3-4.5-6.17-18
Kanta deiogun Jaunari garai-garai dalako,
zaldi eta zaldun itsasora amildu dauzelako.
Jauna da nire indar eta kemen, *
bera izan da nire salbamen.
Hau dot nire Jainko, zabal dot goratuko, *
gurasoen Aita, bera nik ospatuko.
R/.
Gudari da Jauna,
Jauna dau berak izena.
Faraonen burdi eta gudariak *
itsasoan amildu dauz guztiak,
Itsas Gorrian ito, haren buruzagi handiak. R/.
Ur-olatuek estaldu ebezan,
harri koskorra lez hondora joan ziran.
Zure eskumea, Jauna, bizkor harrigarria,
zure eskumeak, Jauna, birrintzen dau etsaia. R/.
Sartu dozuz eta landatu zu jabe zaituen mendian,
zuk, Jauna, bizi izateko prestatu dozun tokian,
zure eskuek, Jauna, eregi eben jauretxean.
Jauna dogu errege, betidanik eta beti ere. R/.
3) Sal 041
Nire gogoa Jainkoaz,
Jainko biziaz egarri da, †
noiz noake Jainkoaren
aurpegia ikustera?
Urtzen daukat barruan
gogoa au gogoratuz:
Zelan joaten nintzan,
jendetzaren aurrean,
Jainkoaren etxera,
irrintzika ta goraka, jaitarrekin batera.
R/.
Bialdu zure argia eta
zure egia, eurok eroan nagiela,
zure mendi santura,
zure bizileku santura sartu naiela.
Eta sartuko naz
Jainkoaren altarara, †
poz eta atsegin dodan
Jainkoagana,
zitaraz goretsiko
zaitut, Jauna, ene Jainkoa. R/.
4) Sal 117
(edo)
Eskerrak Jaunari ona
da-ta,
haren maitasuna betikoa da-ta.
Israel-etxeak hau esan begi:
«Haren maitasuna betikoa». R/.
«Jaunaren eskumeak
jaso nau,
Jaunaren eskumeak bizkor jokatu dau».
Ez naz hilgo, bizi baino,
Jaunaren eginak nik oihu egingo. R/.
Etxegileek
baztertutako harria
berori bihurtu da giltzarria.
Jaunak egin dau hori,
gure begien harrigarri. R/.
_________________________________________
BIZTUERAKO PAZKO DOMEKEA /A /B /C
R/. Hau da Jaunak egin dauan
eguna,
gu pozteko eta alaitzeko eguna.
edo Aleluia, aleluia, aleluia.
Eskerrak Jaunari, ona
da-eta,
Haren maitasuna
betikoa da-eta.
Israel etxeak hau
esan begi:
«Haren maitasuna
betikoa». R/.
«Jaunaren eskumeak
nau jaso,
Jaunaren eskumeak
bizkor dau jokatu».
Hil ez, bizi egingo
naz,
Jaunaren eginak nik
iragarriko. R/.
Etxegileek
baztertutako harria,
berori da giltzarria.
Jaunak egin dau hori,
gure begien
harrigarri. R/.
_________________________________________
PAZKO BIGARRENA /A
Sal 117, 2-4. 13-15. 22-24
R/. Eskerrak Jaunari, ona da-eta,
Haren maitasuna betikoa da-eta.
edo Aleluia.
Israel etxeak hau esan begi:
«Haren maitasuna betikoa».
Aaron etxeak hau esan begi:
«Haren maitasuna betikoa».
Esan begie Jaunaren bildur direnek:
«Haren maitasuna betikoa». R/.
Gogor bultzatu ninduen jausteko,
han egoan Jauna ni laguntzeko.
Nire indar eta nire kemen Jauna,
Ha da nire salbamena.
Poz eta garaipen-oihuak
zintzoen txabolan. R/.
Etxegileek baztertutako harria,
berori egin da giltzarria.
Jaunak egin dau hori,
gure begien harrigarri.
Hau da Jaunak egin dauan eguna,
gu pozteko eta alaitzeko eguna. R/.
________________________________________
PAZKOALDIKO HIRUGARREN DOMEKEA /A
Sal 15, 1-2a eta 5. 7-8. 9-10. 11
R/. Bizirako bidea erakutsiko deustazu, Jauna.
edo Aleluia.
Zaindu nagizu, Jauna,
babes bila nator-eta
Zugana.
Honan dinotsot
Jaunari: «Zeu zaitut nire Jauna»
Jauna da nire ondare
eta edontzia;
Zuk dozu eskuetan
nire zoria. R/.
Onesten dot Jauna,
aholkua emon deustalako,
gauez ere neure
bihotzak oharrazoten naualako.
Begi aurrean ipinten
dot beti Jauna;
eskuman dodala, ez
naiteke dardara. R/.
Horregaitik, alai dot
bihotza, pozik barrua,
haragi honek ere
bakean dau atsedena.
Ez dozu-eta nire
bizia Leizera jaurtiko,
ezta zure zintzoa
ustelak hartzen itziko. R/.
Bizirako bidea
erakutsiko deustazu:
alaitasun betea zeure
aurrean,
betiko atseginak
zeure eskuman. R/.
____________________________________
PAZKOALDIKO LAUGARREN DOMEKEA
Sal 22, 1-3. 4. 5. 6
R/. Jauna dot artzain, ez naz
ezeren beharrean.
Jauna dot artzain, ez naz ezeren beharrizanean;
larre gurietan etzunazoten nau,
ur-bazter nasaira eroaten
eta indarrak barritzen;
bide segurutik naroa,
bere izenari ohore eginez. R/.
Ibar baltz-ilunean banabil ere,
ez naz gaitzaren bildur,
Zu nigaz zagoz-eta:
zure artzain-makileak nasaitzen nau. R/.
Mahaia atontzen deustazu
arerioen begi-bistan;
orioz igurtziten deustazu burua,
gainezka dot kopea. R/.
Zoriona eta maitasuna ditut lagun,
bizitzako egun guztietan,
eta Jaunaren etxean biziko naz
amaibako egunetan.
R/.
_________________________________
PAZKOALDIKO BOSTGARREN DOMEKEA
Sal 32, 1-2. 4-5. 18-19
R/. Betor gugana, Jauna, zure maitasuna,
Zugan dogu-eta gure uste ona.
Poztu zaiteze,
zintzoak, Jaunagan,
zuzenak diranei
jagoke Ha goratzea.
Ospatu egizue Jauna
kitaraz,
egiozue soinu hamar
hariko salterioaz. R/.
Zuzena da-eta
Jaunaren berbea,
leiala Harek egin
dauan guztia.
Zuzena eta bidezkoa
dana dau maite,
Haren graziaz lurra
dago bete. R/.
Hara, Jaunaren begiak
bildur deutsoenakana,
Haren maitasuna
itxaron dabenengana;
hareek ditu-eta
heriotzatik atarako,
eta gosetean aseko. R/.
___________________________________
PAZKOALDIKO SEIGARREN DOMEKEA
Sal 65, 1-3a. 4-5. 6-7a. 16 eta 20
R/. Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari.
Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari,
egin eresi Haren izen ederrari,
emon goralpen eder Berari.
Esan Jainkoari: «Zuk eginak bai dirala harrigarriak!»
R/.
Ahuspeztu bedi lur osoa zure aurrean eresi eginez,
zure izenari eresi eginez.
Zatoze eta ikusi Jainkoaren lanak,
harritzeko dira-eta gizakiakaitik egin dituanak. R/.
Itsasoa lehor bihurtu dau,
oinez igaro dira ibaiaren erditik;
beraz, poztu gaitezan Haregaz.
Nagusi da ahal izatez betiko. R/.
Zatoze eta entzun, Jainkoaren bildur zareenok,
esango deutsuedaz nire alde Harek eginak.
Bedeinkatua Jainkoa, ez dau-eta uxatu nire eskaria,
ez deust-eta ukatu bere grazia. R/.
________________________________
JAUNAREN IGOKUNDEA /A
/B /C
Sal 46, 2-3. 6-7. 8-9
R/. Oihu alaien artean igon dau
Jainkoak,
turuta-soinuz, Jaunak.
edo Aleluia.
Herri guztiok, txalo jo egizue,
Jainkoari irrintzi egiozue.
Goi-goiko Jauna, izan ere, izugarri,
lurbira osoan errege handi. R/.
Oihu alaien artean igon dau Jainkoak,
turuta-soinuz, Jaunak.
Eresi Jainkoari, eresi;
eresi gure erregeari, eresi. R/.
Jainkoa da-eta lurbira osoan errege,
egiozue jator goratzarre.
Jainkoa errege da atzerrietan,
jesarrita dago Jainkoa bere aurki santuan. R/.
_________________________
PENTEKOSTE
Sal 103, 1-2a. 24 eta 35c. 27-28. 29-30
R/. Bialdu egizu, Jauna, zeure arnasea,
eta barrituazo lur-azala.
edo Aleluia.
Ene arima, goratu egizu Jauna!
Guztiz handi zaitut, Jauna, ene Jainkoa!
Handi eta eder zagoz jantzita,
estalki dozu argia. R/.
Bai ugari dirala, Jauna, Zuk eginak,
zuhurtasunez eginak zeharo,
lurra zure sorkariz betea dago!
Ene arima, goratu egizu Jauna! R/.
Horreek guztiak begira dozuz,
sasoi onez jana emon deiezun.
Zuk emonik hartzen dabe,
Zuk eskua zabalduz onez aserik dagoz. R/.
Aurpegia gordeten badozu, ikara dira,
arnasea kentzen badeutsezu, hilten,
euren hautsetara dira bihurtzen.
Zeure arnasea bialtzen badozu,
izatea emoten deutsezu;
lur-azala barriazoten dozu. R/.
_______________________________
HIRUTASUN GUZTIZ SANTUA
Dn 3, 52. 53-54. 55-56
R/. Aintza eta gorespen Zuri gizaldietan
Bedeinkatua zu, Jauna, gure arbasoen Jainkoa,
goratua gizaldien gizaldietan!.
Bedeinkatua zu, santu eta ospatzu zarana,
goretsia eta goratua gizaldien gizaldietan! R/.
Bedeinkatua zu, tenpluan zeure ospea agertzen dozuna,
goratua gizaldien gizaldietan!
Bedeinkatua zu, kerubinen gainean jesarririk,
leizeak arakatzen dozuzana, goratua gizaldien
gizaldietan! R/.
Bedeinkatua zu, errege-tronuan jesarrita zagozana,
goratua gizaldien gizaldietan!
Bedeinkatua zu, zeru-sabaian,
goratua gizaldien gizaldietan! R/.
___________________________________
KRISTOREN GORPUTZ-ODOLAK
Sal 147, 12-13. 14-15. 19-20
R/. Jerusalem, ospatu egizu
Jauna
Jerusalem, ospatu egizu Jauna,
Sion, goratu zeure Jainkoa.
Zure ateen sarrailak indartu ditu-eta
eta seme-alabak zure barruan bedeinkatu. R/.
Jerusalem, ospatu egizu Jauna,
Sion, goratu zeure Jainkoa.
Zure ateen sarrailak indartu ditu-eta
eta seme-alabak zure barruan bedeinkatu. R/.
Zure mugetan bakea ezarri dau,
garirik onenaz ase zaitu.
Bialtzen dau lurrera bere mezua,
eta haren hitza bizkor eta arin doa. R/.
Bere hitza iragarri deutso Jakoben herriari,
bere erabagi eta aginduak Israeli.
Beste herriei ez deutse holakorik egin,
bere erabagirik ez deutse jakinarazo. R/.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Agertu zure nortasuna "ezizenaz" edo "e-mailaz".