Orriak

bariku santua


BARIKU SANTUA

Sal 31 [30], 2 eta 6. 12-13. 15-16. 17 eta 25 (R/. Lk 23, 46)

R/.   Aita, zeure eskuetan izten dot neure espiritua!

 

V/.   Zeugan babesten naz, Jauna,
ez nadila behin be lotsagarri gelditu;
atara nagizu onik, zuzena zara-eta.
Zeure eskuetan izten dot neure bizia;
askatu nagizu, Jauna, Jainko leiala. R/.

V/.   Barregarri bihurtu naz arerioentzat,
Gehiago oraindino auzokoentzat;
izua sortzen deutset ezagunei;
ni kalean ikusi eta alde egiten deuste.
Ahaztu nabe guztiz, hildakoa lez,
Baztertu nabe, alperreko tresna lez. R/.

V/.   Baina nik, Jauna, Zeugan dot konfiantza;
hau dinot: «Zu nire Jainko».
Zure eskuan dot neure zoria,
libratu nagizu arerio eta pertsegitzaileen eskutik. R/.

V/.   Erakutsi aurpegi argia zerbitzari honi,
salbatu nagizu zeure maitasunaz.
Eutsi gogor, izan bihotz,
Jaunagan itxaroten dozuen guztiok! R/.

 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Agertu zure nortasuna "ezizenaz" edo "e-mailaz".