GARIZUMAKO II. DOMEKEA /A
Sal 32, 4-5. 18-19. 20 eta 22
R/. Betor gugana,
Jauna, zure maitasuna,
Zeugan
dogu-eta geure uste ona.
Zuzena da Jaunaren hitza,
leiala Harek egin dauan guztia.
Zuzen eta bidezko dana dau maite,
Haren graziaz lurra dago bete. R/.
Hara, Jaunaren begiak beldur
deutsoenakana,
Haren maitasuna itxaron
dabenakana;
heriotzatik ditu atarako, eta
gosetean aseko. R/.
Gure bihotza Jaunaren zain
daukagu,
lagun eta babes Bera dogu.
Betor gugana, Jauna, zure maitasuna,
Zeugan dogu-eta geure uste ona. R/.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Agertu zure nortasuna "ezizenaz" edo "e-mailaz".