GARIZUMAKO II. DOMEKEA /C
Sal 26
R/. Jauna dot
argi eta salbamen
Jauna dot argi eta salbamen, nork
ni bildurtu?
Jauna biziaren babes, nork ni
izutu?
Entzun, Jauna, nire dei-hotsa,
erruki zakidaz eta erantzun. R/.
Bihotzak esaten deust:
«Bilatu egizu haren aurpegia».
Zure aurpegi bila nabil, Jauna,
ez ezkutatu niri zeure aurpegia. R/.
Ez baztertu zeure zerbitzari hau
hasarre,
Zu zaitut-eta laguntza.
Ez itzi ni eskutik, ez zapuztu,
salbatzaile zaitudan Jainko. R/.
Ziur dakit Jaunaren ontasuna
gozatuko dodala
bizidunen lurrean.
Itxaron Jaunagan!
Eutsi gogor, izan bihotz!
Itxaron Jaunagan! R/.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Agertu zure nortasuna "ezizenaz" edo "e-mailaz".