Orriak

UZ04B


R/. ENTZUNGO AL DOZUE GAUR JAUNAREN AHOTSA:

“EZ GOGORTU ZUEN BIHOTZA”

 

V/.   Zatoze, egin deiogun poz-oihu Jaunari,

poz-irrintzi, salbatzen gaituan harkaitzari.

Aurkeztu gakiozan eskerrak emonez,

egin deiogun jai txaloka eta kantari. R/.

 

V/.   Zatoze, gurtu dagigun ahuspezturik,

belaunikatu gaitezan egin gaituan Jaunaren aurrean.

Bera da-eta gure Jainkoa,

eta gu harek larraturiko herria,

       haren zainpeko artaldea. R/.

 

V/.   Entzungo ahal dozue gaur haren ahotsa!:

       «Ez gogortu bihotza Meriban lez,

Masako egunean basamortuan lez,

tentatu egin ninduen-eta zuen gurasoek,

probatu, Nik eginak ikusi arren». R/.

 

 

 


 

URTEAN ZEHARREKO V. DOMEKEA /B

 

 

R/. GORATU  EIZUE JAUNA,

BIHOTZ URRATUAK OSATZEN DITUANA

 

V/.   Bai eder gure Jainkoa kantuz ospatzea,

bai gozo ha doinu eztiz gorestea!

Jaunak dau Jerusalem berreraikitzen,

Israelgo erbesteratuak batzen. R/.

 

V/.   Bihotz-hausiak ditu osatzen

eta hareen zauriak lotzen.

Izarren kopurua finkatzen dau

eta bakotxari bere izena emoten. R/.

 

V/.   Handia da gure Jauna, guztiz indartsua,

haren jakituria neurririk bakoa.

Jaunak zutunik eusten deutse umilei,

lurreraino beheratzen ditu gaiztoak. R/.

 

 

 


 

URTEAN ZEHARREKO VI. DOMEKEA  /B

 

 

R/. ZEU ZAITUT BABESLEKU;

ASKAPEN KANTUZ INGURATZEN NOZU

 

V/.       Zorionekoa hobena kendu

eta pekatua parkatu deutsoena.

Zorionekoa Jaunak errurik leporatzen ez deutsana,

barruan maltzurkeriarik ez dauana. R/.

 

V/.       Orduan, autortu neutsun neure pekatua,

neure errua ez neutsun ezkutatu.

Esan neban: «Autortuko deutsat Jaunari neure hobena»,

eta Zuk parkatu zeunstan neure pekatuaren errua. R/.

 

V/.       Poztu eta alaitu Jaunagan, zintzook,

egin pozez oihu, bihotz zuzeneko guztiok. R/.

 

 

 


 

URTEAN ZEHARREKO VII. DOMEKEA  /B

 

 

 

R/. OSATU NAGIZU, JAUNA,

HOBEN EGINA NOZU-ETA ZURE AURKA

 

 

V/.   Zorionekoa gizajoaz arduratzen dana,

onik atarako dau Jaunak zoritxar-egunean.

Jaunak bizirik gordeko dau, eta zoriontsu egingo lurrean;

ez dau itziko arerioen menpean. R/.

 

V/.   Ohean minez dala, Jauna jako lagun etorriko,

gaixoaldian haren egoera aldatuko.

Hau esan neban nik: «Erruki, Jauna,

osatu nagizu, pekatu egin dot-eta zure aurka». R/.

 

V/.   Osasuntsu iraunazoko nozu,

zutunik eutsiko zeure aurrean betiko.

Bedeinkatua Jauna, Israelen Jainkoa,

betidanik betidaino. Amen, amen. R/.

 

 

 

 

 

 

 

URTEAN ZEHARREKO VIII. DOMEKEA  /B

 

 

R/. BIHOZBERA ETA ERRUKIORRA DA JAUNA

 

 

V/.   Bedeinkatu begi nire arimak Jauna,

nire barru osoak haren izen santua.

Bedeinkatu begi nire arimak Jauna,

ez bedi ahaztu haren mesedeaz. R/.

 

V/.   Erru guztiak deutsuz parkatzen,

gatx guztiak osatzen;

zure bizia hilobitik askatzen dau,

maitasunez eta errukiz koroatzen zaitu. R/.

 

V/.   Bihozbera eta errukiorra da Jauna,

hasarregatxa eta onginahiz betea.

Ez gaitu erabiltzen gure pekatuek merezi lez,

ez deusku ordaintzen geure erruen arabera. R/.

 

V/.   Zelan sortaldea sartaldetik urrun,

halan ditu harek gure hobenak gugandik urruntzen.

Zelan aita seme-alabentzat errukior,

halan Jauna begirune deutsoenentzat bihozbera. R/.

 

 

 

 

URTEAN ZEHARREKO IX. DOMEKEA  /B

 

R/. EGIN POZEZ OIHU LAGUNTZAILE DOGUN JAINKOARI

 

V/.   Ekin kantuari, jo danbolina,

jo zitara gozoa eta harpa.

Jo turuta ilbarrian,

ilbeteko gure jaiegunean. R/.

 

V/.   Horixe da-eta Israelen legea,

Jakoben Jainkoak erabagia,

Joseren familiari ezarritako araua,

Egiptotik urten ebanean. R/.

 

V/.   Berbakera ezezaguna entzuten dot:

«Kendu neutsun zama lepotik,

       askatu neutsuzan eskuak lan astunetik.

Larrialdian dei egin zeunstan,

eta libratu zindudazan. R/.

 

V/.   Ez izan zeugan beste jainkorik,

ez gurtu jainko arrotzik.

Neu naz Jauna, zure Jainkoa,

Egiptotik atara zinduzana». R/.

 

 

 


 

URTEAN ZEHARREKO X. DOMEKEA  /B

 

Una captura de pantalla de una red

Descripción generada automáticamente con confianza media

 

R/. JAUNAGAN DAGO ERRUKIA

HARENGAN ASKATASUN UGARIA

 

V/.   Barru-barrutik dei egiten deutsut, Jauna;

entzun, Jauna, nire ahotsa!

Begoz zuhur zure belarriak

nire erregu-oihura.  R/.

 

V/.   Erruak kontuan badozuz, Jauna,

nork iraun zutunik, ene Jauna?

Baina Zuri parkamena dagokizu,

Zuganako begirunean bizi gaitezan. R/.

 

V/.   Jaunaren zain nago, zain dago nire barrua,

haren hitza dot itxaroten;

nire barrua Jaunaren gogo biziz dago,

gauzaina egunsentiaren gogo biziz baino gehiago. R/.

 

V/.   Gauzainak egunsentia lez, itxaron begi Israelek Jaunagan,

Jaunarena da-eta maitasuna,

harena askapen betea.

Harek askatuko dau Israel bere erru guztietatik. R/.

 


 

URTEAN ZEHARREKO XI. DOMEKEA  /B

 

 

R/. BAI EDERRA, JAUNA ZU GORESTEA

 

 

V/.   Bai ederra, Jauna, Zu gorestea

eta zure izena, Goi-goiko, kantuz ospatzea,

goizean zure maitasuna iragartzea

eta gauean zure leialtasuna! R/.

 

V/.   Zintzoa palmondoa lez garatuko da,

Libanoko zedroa lez haziko;

Jaunaren etxean landatua,

gure Jainkoaren atarietan garatuko da. R/.

 

V/.   Zaharturik be emongo dau frutua,

mardul eta heze iraungo dau,

Jauna zuzena dala iragartzeko,

nire harria, gaiztakeriarik ez dauana. R/.

 

 


 

URTEAN ZEHARREKO XII. DOMEKEA  /B

 

 

R/. ESKERRAK JAUNARI HAREN MAITASUNA BETIKOA DA-TA

 

V/.   Itsasora jo eben ontzietan

salerosketan jarduteko ur handietan,

eta Jaunak eginak ikusi ebezan,

haren egintza harrigarriak itsaso zabalean. R/.

 

V/.   Haren esanera ekatx-haizea jagi zan,

olatu handiak harrotuz.

Zeruan gora, lezean behera ibili ziran,

barrua zorabioz larri. R/.

 

V/.   Baina larrialdian Jaunari deadar egin eutsoen,

eta libratu ebazan estualditik.

Ekatxa barealdi bihurtu eban

eta olatuen orroa isildu egin zan. R/.

 

V/.   Poztu ziran barealdiaz,

eta euren gogoko portura eroan ebazan Jaunak.

Goratu begie Jauna agertu dauan maitasunagaitik,

gizakien alde egiten dituan gauza harrigarriakaitik! R/.

 

 

 

 

URTEAN ZEHARREKO XIII. DOMEKEA  /B

 

 

R/. GORATUKO ZAITUT, JAUNA,

ONIK ATARA NOZULAKO

 

 

V/.   Goratzen zaitut, Jauna, onik atara nozulako,

arerioei nire lepotik pozten itzi ez deutsezulako.

Jauna, Herio-lezatik atara nozu,

zulora jatsi zorian nengoala bizibarritu. R/.

 

V/.   Kanta Jaunari, haren fededunok,

goratu egizue, haren santutasuna gogoratuz.

Une baterako da haren hasarrea, bizi guztirako haren onginahia.

Arratsean negarra da gurean, poz-oihua goizean. R/.

 

V/.   «Entzun, Jauna, eta erruki nitaz,

izan zakidaz laguntzaile, Jauna».

Negarra dantza bihurtu deustazu,

Jauna, ene Jainkoa, eskerrak emongo deutsudaz beti. R/.

 


 

URTEN ZEHARREKO XIV. DOMEKEA /B

 

 

R/.   GURE BEGIAK JAUNAGANA DAGOZ,

GUTAZ ERRUKI DADIN ARTE.

 

V/.   Zugana jasotzen ditut begiak,

zeruan errege zaran horrengana. R/.

 

V/.   Zelan morroien begiak nagusien eskuetara

eta neskamearen begiak etxekoandrearen eskuetara,

halan dagoz gure begiak Jaunagana, gure Jainkoagana,

gutaz errukitu dadin arte. R/.

 

V/.   Erruki gutaz, Jauna, erruki!

Buruz gain gagoz mespretxuz,

buruz gain ustetsuen burlaz,

harroen irainez. R/.

 

 

 


 

URTEAN ZEHARREKO XV. DOMEKEA /B

 

R/.   JAUNA, ZEURE ONGINAHIA ERAKUTSI EIGUZU,

        ZEURE SALBAMENA EMOIGUZU.

 

 

V/.   Entzungo dot Jainkoak dinoana:

Jaunak bakea agintzen deutse bere herriari eta fededunei.

Hurrean dabe salbazinoa begirune deutsoenek;

bai, gure lurraldean kokatuko da Jaunaren aintza. R/.

 

V/.   Maitasunak eta leialtasunak alkar dabe aurkitzen,

justiziak eta bakeak alkar besarkatzen.

Leialtasuna lurretik da ernetzen,

justizia zerutik jaisten. R/.

 

V/.   Jaunak emongo dau euria,

eta gure lurrak ekarriko bere uzta.

Haren aurretik joango da justizia,

haren pausuei jarraituko deutse ondoizateak. R/.

 

 


 

URTEAN ZEHARREKO XVI. DOMEKEA /B

 

 

R/.   JAUNA DOT ARTZAIN, EZ NAZ EZEREN BEHARREAN.

 

V/.   Jauna dot artzain, ez naz ezeren beharrean;

larre gurietan etzunazoten nau,

ur-bazter nasaira eroaten eta indarrak deustaz barritzen;

bide segurutik naroa, bere izenari ohore eginez. R/.

 

V/.   Ibar baltz ilunean banabil be,

ez naz gatxaren bildur,

Zu nigaz bazagoz;

zure artzain-makilak nasaitzen nau. R/.

 

V/.   Mahaia atontzen deustazu

arerioen begi-bistan;

orioz igurzten deustazu burua,

gainezka dot edontzia. R/.

 

V/.   Zoriona eta maitasuna ditut lagun,

bizitzako egun guztietan,

eta Jaunaren etxean biziko naz

amaibako egunetan. R/.

 

 

 

 

 

URTEAN ZEHARREKO XVII. DOMEKEA  /B

 

 

R/.   ZABALTZEN DOZU ESKUA, JAUNA,

        ETA ASEA EMOTEN DEUSKUZU.

 

 

V/.   Goratu zagiezala, Jauna, zeure sorkari guztiek,

bedeinkatu zeure fededunek;

aitatu begie zure erregetza ospetsua,

berba egin begie zure ahalmenaz. R/.

 

V/.   Zuri begira dagoz danak zain,

eta Zuk emoten deutsezu jaten euren sasoian;

zabaltzen dozu eskua,

eta bizidun guztiak onginahiz dozuz asetzen. R/.

 

V/.   Zintzoa da Jauna bere bide guztietan,

leiala egintza guztietan.

Hurrean dago Jauna dei egiten deutsoenengandik,

benetan dei egiten deutsoen guztiengandik. R/.

 

 

 

 

 

 


 

URTEAN ZEHARREKO XVIII. DOMEKEA  /B

 

Diagrama, Esquemático

Descripción generada automáticamente

 

R/.   ZERUKO OGIA EMON EUTSEN JAUNAK.

 

 

V/.   Guk entzunak eta ikasiak,

gurasoek guri kontatuak,

kontatuko deutsaguz hurrengo belaunaldiari

Jaunaren egintza goresgarriak eta  haren ahalmena. R/.

 

V/.   Orduan, hodeiei agindu eutsen goitik,

eta zeruko ateak edegi ebazan;

mana isuri eutsen janari,

zeruko ogia emon eutsen. R/.

 

V/.   Aingeruen ogia jan eban gizakiak,

asetzeko lain janari emon eutsen Jainkoak.

Bere lurralde santura eroan ebazan,

berak eskuratutako mendira. R/.

 

 


 

URTEAN ZEHARREKO XIX. DOMEKEA  /B

 

 

R/.   DASTATU EGIZUE ETA IKUSI ZEIN ONA DAN JAUNA.

 

V/.   Bedeinkatuko dot aldi oro Jauna,

nire ahoan beti haren gorespena.

Harro nago Jaunagaz,

entzun begie apalek eta poztu beitez. R/.

 

V/.   Handietsi nigaz batera Jauna,

goratu daigun alkarregaz haren izena.

Jaunagana jo neban, eta harek erantzun,

bildur guztietatik ninduan libratu. R/.

 

V/.   Begiratzen deutsoenak distiratsu egongo dira,

ez jake aurpegia lotsaz gorrituko.

Dohakabeak dei egin eban, eta Jaunak entzun,

eta estualdi guztietatik eban salbatu. R/.

 

V/.   Kanpaturik dago Jaunaren aingerua

hari begirune deutsoenen inguruan, eta libratzen ditu.

Dastatu eizue eta ikusi zein ona dan Jauna;

zorionekoa harengan babesten dana. R/.

URTEAN ZEHARREKO XX. DOMEKEA  /B

 

 

R/.   DASTATU EGIZUE ETA IKUSI ZEIN ONA DAN JAUNA.

 

V/.   Bedeinkatuko dot aldi oro Jauna,

nire ahoan beti haren gorespena.

Harro nago Jaunagaz,

entzun begie apalek eta poztu beitez. R/.

 

V/.   Izan Jaunari begirune zuek, hari sagaratuok,

ez jake-eta ezer falta begirune deutsoenei.

Aberatsek ezagutzen dabe beharrizana eta gosea;

Jaunagana jotzen dabenei ez jake onik falta. R/.

 

V/.   Zatoze, seme-alabok, eta entzun;

Jaunari begirune izaten irakatsiko deutsuet.

Nork ez dau bizia maite?

Nork ez dau luzaro bizi nahi, zoriontsu izateko? R/.

 

V/.   Gorde mihina gatxetik,

ezpanak engainu-hitzetik.

Alde gatxetik, egin on dana,

bilatu bakea eta lehiatu haren alde. R/.

URTEAN ZEHARREKO XXI. DOMEKEA  /B

 

 

R/.   DASTATU EGIZUE ETA IKUSI ZEIN ONA DAN JAUNA.

 

V/.    Bedeinkatuko dot aldi oro Jauna,

nire ahoan beti haren gorespena.

Harro nago Jaunagaz,

entzun begie apalek eta poztu beitez. R/.

 

V/.    Zintzoakana ditu Jaunak begiak,

adi hareen oihura belarriak.

Gaizkileen aurka Jaunaren aurpegia,

lurretik ezabatzeko hareen gogorapena. R/.

 

V/.    Deadar egiten dabe zintzoek, eta Jaunak entzun,

larrialdi guztietatik libratzen ditu.

Hurreratu jake Jauna bihotz-hausiei,

salbatzen ditu barru-jausiak. R/.

 

V/.    Zoritxar asko izaten dau zintzoak,

baina guztietatik libratzen dau Jaunak.

Hazur guztiak zaintzen deutsoz,

bat bakarra be ez deutsoe hausiko. R/.

 

V/.    Gaiztakeriak hiltzen dau gaiztoa;

zintzoari gorroto deutsoenek zigorra dabe izango.

Jaunak askatzen dau bere zerbitzarien bizia,

harengan babesten diranek ez dabe zigorrik izango. R/.

 

 

 

 


 

URTEAN ZEHARREKO XXII. DOMEKEA  /B

 

 

R/.   NOR BIZI, JAUNA, ZURE ETXEAN?

 

V/.   Akatsik barik eta zuzen jokatzen dauana;

bihotzean egiazale izan

eta mihinaz inor zikintzen ez dauana. R/.

 

V/.   Hurkoari gatxik egiten ez deutsona,

auzokoa iraintzen ez dauana.

Jaunak baztertua gitxiesten dauana

eta  jainkozaleak ohoratzen dituana. R/.

 

V/.   Dirua lukurreriaz mailegatzen ez dauana

ezta errubakoaren kaltetan eskupekorik hartzen be.

Holan jokatzen dauana

ez da sekula kili-kolo egongo. R/.

 

 

 

 

 

 

 

 

URTEAN ZEHARREKO XXIII. DOMEKEA  /B

 

 

R/.    GORATU EGIZU JAUNA, NIRE BARRUA.

 

V/.    Betiko eusten deutso Jaunak bere leialtasunari.

Zapalduen eskubideak defendatzen ditu,

gose diranei ogia emoten.

Jaunak askatzen ditu presoak. R/.

 

V/.    Jaunak zabaltzen ditu itsuen begiak,

Jaunak jasotzen konkortuak,

Jaunak maitatzen zintzoak,

Jaunak ditu etorkinak zaintzen. R/.

 

V/.    Umezurtzei eta alargunei zutunik deutse eusten,

baina gaiztoen nagusitza iraultzen.

Jauna errege da betieran,

zure Jainkoa, Sion, errege gizaldien gizaldietan! R/

 

 

 

 

 

 

URTEAN ZEHARREKO XXIV. DOMEKEA  /B

 

 

R/. IBILIKO NAZ JAUNAREN AURREAN

BIZIDUNEN LURRALDEAN

 

V/.    Maite dot Jauna, 

entzun dau-eta nire erregu-oihua,

makurtu dau-eta nigana belarria, 

dei egin deutsadan egunean. R/.

 

V/.    Heriotza-lokarriek inguratu ninduen,

Herio-lezako sareak harrapatu; estu eta larri nintzan. 

Baina dei egin neutsan Jaunaren izenari: 

«Arren, Jauna, atara nagizu onik». R/.

 

V/.    Errukiorra eta zintzoa da Jauna, 

onbera gure Jainkoa.

Jaunak zaintzen ditu apalak;

lur jota nengoan, eta salbatu nau. R/.

 

V/.    Bai, libratu deust bizia heriotzatik, 

begiak malkotik, oinak jaustetik. 

Jaunaren aurrean ibiliko naz 

bizidunen lurraldean. R/.

 

URTEAN ZEHARREKO XXV. DOMEKEA  /B

 

 

R/.    JAUNA DA NIRE BIZIAREN BABESLE.

 

V/.  Ene Jainko, salbatu nagizu zeure izenagaitik,

defendatu nire auzia zeure ahalmenaz.

Entzun, ene Jainko, nire otoitza,

makurtu belarria nire ahoko hitzetara. R/.

 

V/.  Nire aurka jagi dira harroak

eta ni hil nahian dabiltz gogorzaleak,

Jainkoaren ardurarik barik. R/.

 

V/.  Baina nik Jainkoa dot laguntzaile,

Jauna neure biziaren babesle.

Sakrifizioak eskeiniko deutsudaz bihotz-bihotzez,

zure izena goratuko, Jauna, ona zaralako. R/.

 


 

URTEAN ZEHARREKO XXVI. DOMEKEA  /B

 

 

R/.    JAUNAREN ARAUAK ZUZENAK DIRA,

BIHOTZAREN POZGARRI.

 

V/.    Jaunaren legea bikain, barrua arnasbarritzen dau;

Jaunaren agindua fidagarri, heldubakoa zuhur egiten dau.

Jaunaganako begirunea garbi, iraunkor betiko,

Jaunaren erabagiak egiazko, dan-danak bidezko. R/.

 

V/.    Zure morroi honek hareetan dau argia,

hareek gordetzean sari handia.

Nork ezagutu bere hutsegiteak?

Garbitu nagizu ezkutuko erruetatik. R/.

 

V/.    Gorde nagizu guztiz harrokeriatik,

ez dakidala nagusitu;

holan, akats barik izango naz, pekatu larritik libre. R/.

 

 

 


 

URTEAN ZEHARREKO XXVII. DOMEKEA  /B

 

 

R/.    JAUNAK BEDEINKATU GAIZALA

        GEURE BIZITZAKO EGUN GUZTIETAN.

 

V/.  Zorionekoa Jaunari begirune deutsona

eta haren bideetan dabilena!

Zeure lanaren frututik dozu jango,

zoriontsu izango zara eta ondo jatzu joango. R/

 

V/.  Emaztea mahatsondo emonkorraren antzeko

zure etxe barruan;

seme-alabak olibondo-kimuen antzeko

zure mahai inguruan. R/.

 

V/.  Hara zelan izango dan bedeinkatua Jaunari begirune deutsona!

Bedeinkatu zagizala Jaunak Siondik,

gozatu zaitezala Jerusalemen zorionaz

zeure bizitzako egun guztietan. R/.

 

V/.  Ikusi dagizuzala zeure umeen umeak!

Bakea Israeli! R/.

 

 

URTEAN ZEHARREKO XXVIII. DOMEKEA  /B

 

 

R/.    ZEURE MAITASUNAZ ASE GAGIZUZ, JAUNA,

POZTU GAITEZAN ZUGAN.

 

V/.    Irakatsi egiguzu geure egunen kontua eroaten,

zuhurtasunaren muinaz jaubetu gaitezan.

Bihurtu zakiguz, Jauna! Noiz arte?

Erruki zaitez zeure zerbitzariez. R/.

 

V/.    Asetu gagizuz goizero zeure maitasunaz,

poztu gaitezan eta zoriontsu izan geure egun guztietan.

Emon zoriona orain arteko atsekabe-egunen ordez,

ikusi doguzan urte gorrien ordez. R/.

 

V/.    Ikusi begie zure zerbitzariek zure egintza, eta hareen seme-alabek zure dirdaia.

Betor gugana Jaunaren, gure Jainkoaren, gozotasuna

eta sendotu begi harek gure eskuen lana;  

sendotu dagiala, bai, gure lana. R/.


 

URTEAN ZEHARREKO XXIX. DOMEKEA  /B

 

 

R/.   BETOR GUGANA, JAUNA, ZURE MAITASUNA,

        ZEUGAN DOGU-ETA GEURE USTE ONA.

 

V/.    Zuzena da Jaunaren hitza,

fidagarria harek egin dauan guztia.

Justizia eta zuzenbidea dau maite,

Jaunaren maitasunaz dago lurra betea. R/.

 

V/.    Jauna arduratzen da begirune deutsoenez,

haren maitasunean itxaroten dabenez,

hareek heriotzatik libratzeko

eta gosetean bizirik gordetzeko. R/.

 

V/.    Guk Jaunagan dogu esperantza,

bera dogu laguntzaile eta babesle.

Betor gugaz, Jauna, zure maitasuna,

Zugan dogu-eta jarrita itxaropena. R/.

 

URTEAN ZEHARREKO XXX. DOMEKEA  /B

 

 

R/.    GUGAZ HANDIKIRO JOKATU DAU JAUNAK;

    HAU DA POZA DAUKAGUNA!

 

V/.    Jaunak Sionen zoria aldatu ebanean,

amesetan lez gengozan.

Barrez bete jakun orduan ahoa,

poz-oihuz mihina. R/.

 

V/.    Jentil-herrietan be esan eben:

«Handikiro jokatu dau Jaunak hareen alde».

Handikiro jokatu dau Jaunak gure alde,

eta pozarren gagoz! R/.

 

V/.    Aldatu, Jauna, gure zoria,

euri-jasek basamortua lez.

Malkoz erein ebenek

pozez batzen dabe. R/.

 

V/.    Negarrez joan ziran,

hazi-zorroa eroanez;

poz-oihuka datoz,

gari-azaoak ekarriz. R/.

URTEAN ZEHARREKO XXXI. DOMEKEA  /B

 

 

R/.   MAITE ZAITUT, JAUNA, NEURE INDAR!

 

V/.   Maite zaitut, Jauna, neure indar!

        Jauna da nire hatx, nire gaztelu,

        bera nire askatzaile. R/.

 

V/.   Nire Jainko, nire harkaitz babesgarri, nire babeski eta salbazino-indar,

        nire gordeleku goragarri.

        Dei egin neutsan Jaunari,

        eta salbatu ninduan arerioakandik. R/.

 

V/.   Gora Jauna! Bedeinkatua nire harkaitza!

        Goratua nire Jainko salbatzailea,

        garaipen handiak emon deutsoz erregeari,

        maitasuna agertu deutso bere igurtzitakoari. R/.

 

 

 

 

 

URTEAN ZEHARREKO XXXII. DOMEKEA  /B

 

 

R/.   GORATU EGIZU JAUNA, NIRE BARRUA.

 

V/.   Betiko eusten deutso Jaunak bere leialtasunari.

        Zapalduen eskubideak defendatzen ditu,

        gose diranei ogia emoten.

        Jaunak askatzen ditu presoak. R/.

 

V/.   Jaunak zabaltzen ditu itsuen begiak,

        Jaunak jasotzen konkortuak,

        Jaunak maitatzen zintzoak,

        Jaunak ditu etorkinak zaintzen. R/.

 

V/.   Umezurtzei eta alargunei zutunik deutse eusten,

        baina gaiztoen nagusitza iraultzen.

        Jauna errege da betieran,

        zure Jainkoa, Sion, errege gizaldien gizaldietan! R/.

 

 

 


 

URTEAN ZEHARREKO XXXIII. DOMEKEA  /B

 

 

R/.   ZAINDU NAGIZU, JAUNA,

BABES BILA NATOR-ETA ZUGANA.

 

V/.   Jauna, Zu zaitut neure ondarea, neure edontzia,

        zeure esku dago nire zoria.

        Begi aurrean dot Jauna eten barik;

        ha eskuman dodala, ez naiteke dardaratu. R/.

 

V/.   Horregaitik, alai dot bihotza, pozik erraiak,

        atsedenean nasai gorputza.

        Ez dozu-eta nire bizia Herio-lezara jaurtiko,

        ezta be zeure fededuna hilobian galtzen itziko. R/.

 

V/.   Bizirako bidea erakutsiko deustazu;

        alaitasunez beteko nozu zeure aurrean,

        zorionez betiko zeure ondoan. R/.

 

 


 

URTEAN ZEHARREKO XXXIV. DOMEKEA  /B

 

 

R/.   ERREGE DA JAUNA, OSPEZ JANTZIA.

 

V/.   Errege da Jauna, ospez jantzia,

        Jauna indarrez jantzia eta inguratua! R/.

 

V/.   Sendo ezarrita dago mundua,

        ez dago kili-kolo.

        Zure tronua sendo ezarrita dago betidanik,

        betikoa zara Zu! R/.

 

V/.   Zure erabagiak fidagarri dira;

        zure etxea santutasunez eder, Jauna,

        betiko egunetan. R/.

 

 

 


 

 

R/. HAU DA, JAUNA,

ZURE AURPEGI BILA DABILTZANEN TALDEA.

 

V/.  Jaunarena da lurra, eta lurra betetzen dauana,

mundua eta bertan bizi diranak,

harek ezarri dau-eta itsasoen gainean,

harek finkatu lur azpiko ibaien gainean. R/.

 

V/.  Jaunaren mendira nork igongo?

Haren toki santuan nor egongo?

Eskuak erru barik eta bihotza garbi dituana,

sasijainkoetara jotzen ez dauana. R/.

 

V/.  Holakoa bedeinkatuko dau Jaunak,

justizia egingo deutso Jainko salbatzaileak.

Hau da haren bila ahalegintzen dan gizaldia,

Jakoben Jainkoaren aurpegi bila dabilena. R/.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Agertu zure nortasuna "ezizenaz" edo "e-mailaz".