R/.
Zabaldu Jaunaren mirariak herri guztietan.
Sal 95,1-3.7-8.9-10ac
Kanta Jaunari kantu barri;
kanta, lur osoa, Jaunari.
Kanta Jaunari, bedeinka Haren
izena;
iragarri egunez egun
Harengandiko salbamena.
Zabaldu Haren ospea
atzerrietan,
Haren mirariak herri
guztietan. R/.
Herrietako sendiak, emon
Jaunari,
emon Jaunari ospe eta
goraldi.
Emon ospe Jaunari bere
izenaren ederrez;
Sartu zaiteze Haren atarietan
opariak eroanez. R/.
Jauretsi egizue Jauna jantzi
gurenean;
Ikaratu zaitez, lurbira
guztia, Haren aurrean.
Esan egizue atzerrietan:
«Jauna errege da,
herriak zuzenbidez epaitzen
ditu». R/.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Agertu zure nortasuna "ezizenaz" edo "e-mailaz".