erramu




ERRAMU IGANDEA

Ibilteunerako abestia




Sal 21, 8 9. 17 18a. 19 20. 23 24

R/.    Ene Jainkoa, non zagoz zu?
          Zelan eskutik itzi nozu?

 edo...

Ikusten nabenak holan dabilkidaz barreka,
ezpain keinuka eta buru eraginka
«Jaunagan dau uste on, salbatu begi;
maite badau, onik atara begi».   R/.

Txakur taldeak nauka inguraturik,
gaizto taldeak erdian harturik.
Esku oinak zulatu deustez,
hazur guztiak bat banatu daikedaz.   R/.

Nire jantziak eurentzat banatzen dabez,
nire soinekoa zotz egin dabe.
Zu, ostera, Jauna, ez egon urrun,
Zu, neure indar, zatorkidaz arin lagun.   R/.

Nire senideei zure izena deutset iragarriko,
batzarraren erdian zaitut goretsiko.
«Goratu egizue Jauna, bildur deutsazuenok, †
    Jakoben seme guztiok, ospatu egizue,
izan Haren bildur, Israelen seme guztiok».   R/.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Agertu zure nortasuna "ezizenaz" edo "e-mailaz".