GARIZUMAKO IV. DOMEKEA /A
Sal 22, 1-3. 4. 5. 6
R/. Jauna dot
artzain, ez naz ezeren beharrean.
Jauna dot artzain, ez naz ezeren
beharrean:
larra gurietan etzunazoten nau.
Atsedenezko iturrira naroa,
eta bizkortu egiten deust barrua.
Banaroa bidezidor zuzenetatik,
bere izenagaitik. R/.
Ibar ilunetan banabil ere,
ez nago gaitz-beldur,
Zeu neugaz zagoz-eta:
Zure zigorra eta makilea, honeek
dira nire poza. R/.
Atontzen deustazu mahaia,
arerioak daukadazala begira;
orioz igurtziten deustazu burua,
gainezka dago nire edontzia. R/.
Zoriona eta grazia ditut aldean,
nire bizi guztiko egunetan;
eta Jaunaren etxean naz biziko
luzaroen luzaro. R/.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Agertu zure nortasuna "ezizenaz" edo "e-mailaz".