GARIZUMAKO IV. DOMEKEA /C
Sal 34 [33], 2-3. 4-5. 6-7 (R/. 9a)
R/. AHOGOZATU EGIZUE ETA IKUSI ZEIN ONA DAN JAUNA.
V/. Bedeinkatuko dot aldi oro Jauna,
nire ahoan beti
haren gorespena.
Harro nago Jaunagaz,
entzun begie apalek eta poztu beitez. R/.
V/. Handietsi nigaz batera Jauna,
goratu dagigun
alkarregaz haren izena.
Jaunagana jo neban, eta harek erantzun,
bildur guztietatik ninduan libratu. R/.
V/. Begiratzen deutsoenak distiratsu egongo dira,
ez jake
aurpegia lotsaz gorrituko.
Dohakabeak dei egin eban, eta Jaunak entzun,
eta estualdi guztietatik eban salbatu. R/.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Agertu zure nortasuna "ezizenaz" edo "e-mailaz".