GARIZUMAKO I. DOMEKEA /A
Sal 50,3-4.5-6ab.12-13.14 eta 17
R/. Erruki,
Jauna, pekatu egin dogu-eta.
Erruki zakidaz, Jainko, zure maitasun handiaz,
kendu egizu nire errua zure
amaibako errukiaz.
Garbitu nagizu zeharo nire
hobenetik,
garbitu nire gaiztakeriatik. R/.
Nire bihurrikeria ezagutzen dot,
nire hobena beti begien aurrean
daukot.
Zeuri egin deutsut pekatu, Zeuri
bakarrik,
zure begietan oker dana egin dot
nik.
R/.
Bihotz garbi bat, Jainko, sortu egizu nigan,
arnasa bizkorra barritu egizu nire
barruan.
Ez nagizu urrundu zeure aurretik,
zure arnasa santua ez kendu niri. R/.
Zure salbamenaren poza bihurtu egidazu,
zure arnasa zabalez sendotu
nagizu.
Edegiko deustazuz ezpanok, Jauna,
eta nire ahoak iragarriko dau zure
gorespena. R/.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Agertu zure nortasuna "ezizenaz" edo "e-mailaz".