garizumaldiko 02C




GARIZUMAKO II. DOMEKEA  /C

Sal 26



R/.    Jauna dot argi eta salbamen

Jauna dot argi eta salbamen, nork ni bildurtu?
Jauna biziaren babes, nork ni izutu?
Entzun, Jauna, nire dei-hotsa,
erruki zakidaz eta erantzun.   R/.

Bihotzak esaten deust:
«Bilatu egizu haren aurpegia».
Zure aurpegi bila nabil, Jauna,
ez ezkutatu niri zeure aurpegia.   R/.

Ez baztertu zeure zerbitzari hau hasarre,
Zu zaitut-eta laguntza.
Ez itzi ni eskutik, ez zapuztu,
salbatzaile zaitudan Jainko.   R/.

Ziur dakit Jaunaren ontasuna gozatuko dodala
bizidunen lurrean.
Itxaron Jaunagan!
Eutsi gogor, izan bihotz!
Itxaron Jaunagan!   R/.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Agertu zure nortasuna "ezizenaz" edo "e-mailaz".