PAZKOALDIKO 2. DOMEKEA /C
Sal 117, 2-4. 22-24. 25-27ab
R/. Eskerrak
Jaunari, ona da-eta,
haren
maitasuna betikoa da-eta.
Esan begie israeldarrek:
haren maitasuna betikoa.
Esan begie aarondar abadeek:
haren maitasuna betikoa.
Esan begie Jaunari begirune
deutsoenek:
haren maitasuna betikoa. R/.
Etxegileek baztertutako harria
giltzarri bihurtu da.
Jaunak egin dau hori, *
gure begien harrigarri.
Hau da Jaunaren ekintza-eguna,
poztu gaitezan eta alaitu
Harengan. R/.
Emon, Jauna, salbamena,
emon, Jauna, zoriona!
Bedeinkatua Jaunaren izenean
datorrena!
Jaunaren etxetik bedeinkatzen
zaituegu.
Jainko da Jauna, Berak egiten
deusku argi. R/.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Agertu zure nortasuna "ezizenaz" edo "e-mailaz".