Sal 32, 1 eta 12. 18-19. 20 eta 22
R/. Bai dohatsu,
Jaunak bere oinorde hautatu dauan herria!
Egin poz-oihu, zintzoak, Jaunari,
zuzenei dagokie, izan ere, Ha
gorestea.
Zorionekoa, Jauna Jainko dauan
nazinoa,
Harek bere ondaretzat aukeratu
dauan herria. R/.
Jauna arduratzen da begirunea
deutsoenez,
haren maitasunean itxaroten
dabenez,
hareek heriotzatik libratzeko
eta gosetean bizirik eusteko. R/.
Guk Jaunagan dogu esperantzea,
Bera dogu laguntzaile eta babesle.
Betor gugaz, Jauna, zure
maitasuna,
Zugan jarrita dogu-eta itxaropena.
R/.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Agertu zure nortasuna "ezizenaz" edo "e-mailaz".