Sal 119 [118], 1-2. 4-5. 17-18. 33-34 (R/. 1b)
R/. Zorionekoak Jaunaren lege-bidean dabiltzanak.
V/. Zorionekoak jokabide akats bakoa dabenak,
Jaunaren
lege-bidean dabiltzanak.
Zorionekoak,
haren aginduak betez,
haren
bila bihotz-bihotzez dabiltzanak. R/.
V/. Jauna, legeak ezarri dozuz,
arretaz
gorde daiguzan.
Izan
beitez sendo nire bideak,
zure
arauak betetzeko. R/.
V/. Egiozu on zeure zerbitzari honi; biziko naz
eta
gordeko dot zure hitza.
Edegi
nire begiak, ikusi daidazan
zure
legearen irakaspen harrigarriak. R/.
V/. Irakatsi niri, Jauna, zeure arauen bidea,
horri
jarraitzea izango dot saria.
Emoidazu
ulermena, eta beteko dot zure legea,
bihotz-bihotzez
dot gordeko. R/.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Agertu zure nortasuna "ezizenaz" edo "e-mailaz".