2017/08/21

UZ21A

R/.    Betiko dago, Jauna, zure maitasuna,
    ez eskutik itzi zeure eskuz egin dozuna.


Eskerrak emoten deutsudaz Jauna, bihotz-bihotzez,
kantuz ospatzen zaitut aingeruen aurrean,
eta zure tenplu santurantz begira ahuspezten naz. R/.

Eskerrak emoten deutsadaz zure izenari,
zure maitasun eta leialtasunagaitik,
paregabeak egin dozuz-eta
zeure izena eta promesa.
Dei egin neutsunean, erantzun zeustan,
bihotzean kemena bizkortu. R/.

Gorena da, bai, Jauna,
baina umilari deutso begiratzen;
harroari, barriz, urrundik igarten.
Jauna, zure maitasuna betikoa,
ez itzi bertan behera zeure eskuen lana! R/.

2017/08/19

UZ20A

Sal 66, 2-3. 5. 6 eta 8

R/.    Ene Jainko, ospatu zagiezala herriek, ospatu zagiezala herri guztiek.


https://archive.org/download/uz20a/uz20a066_ene%20jainko.mp3


Erruki bekigu Jainkoa, bedeinkatu gagizala,
Agertu deigula aurpegi alaia;
ezagutu dagien lurrean zure bidea,
herri guztietan Zugandiko salbamena. R/.

Poztu beitez kantari atzerriak,
zuzenbidez daroazu-eta izadia;
zintzo dozuz-eta gidatzen herriak,
eta zaintzen lurrean atzerriak. R/.

Ene Jainko, ospatu zagiezala herriek,
ospatu zagiezala herri guztiek.
Jainkoak bedeinkatu gagizala,
lur bazter guztiek bildur izan deioela. R/.

2017/08/14

08/15_Zeruratzea



ERANTZUN-SALMOA: Sal 44, 10. 11-12. 16

 

 
edo:



Errege-alabak dozuz zeure aukeratuen artean,
zure eskumean erregina,
urre finez apainduta. R/.

Entzun, alaba, eta ikusi,
makurtu egizu belarria:
ahaztu zeure herria eta aitaren etxea.
Zoraturik dago erregea zure edertasunaz;
bera dozu jaun, egiozu ahuspez agur. R/.

Pozik eta alai daroe,
eta erregearen jauregira sartzen dira. R/.

2017/08/07

UZ19A


URTEAN ZEHARREKO 19. DOMEKEA


R/. Jauna, zure maitasuna erakutsi eiguzu,
    zure salbamena emoiguzu.



Entzungo dot Jainkoak dinoana:
Jaunak bakea agintzen deutse.
Hurrean dabe salbamena begirune deutsoenek;
bai, gure lurraldean kokatuko da Jaunaren aintza. R/.

Maitasunak eta leialtasunak topo dabe egiten,
justiziak eta bakeak alkar besarkatzen.
Leialtasuna lurretik erneten da,
justizia zerutik jaisten. R/.

Jaunak emongo dau euria,
eta ekarriko dau uzta gure lurrak.
Haren aurretik joango da justizia,
haren urratsei jarraituko deutse ondoizateak. R/.

UZ18A




Sal 144, 8-9. 15-16. 17-18

R/.    Zabaltzen dozu zure esku hori, Jauna,
    eta asea emoten deuskuzu.




Errukiorra eta bihozpera da Jauna,
haserregaitza eta ondoguraz betea.
Ona da Jauna guztientzat,
gupidaz betea bere sorkari guztientzat. R/.


Zuri begira dagoz danak zain,
eta Zuk emiten deutsezu jaten euren sasoian;
zabaltzen dozu eskua,
eta bizidun guztiak ondoguraz dozuz asetzen. R/.


Zintzoa da Jauna bere bide guztietan,
leiala egintza guztietan.
Bertan dago Jauna dei egiten deutsoenengandik,
benetan dei egiten deutsoen guztiengandik. R/.