UZ21A

Sal 138 [137], 1-2a. 2b-3. 6 eta 8bc (R/. 8bc)


R/.   Jauna, zure maitasuna betikoa da,
        ez itzi bertan behera zeure eskuen lana!

V/.      Eskerrak emoten deutsudaz, Jauna, bihotz-bihotzez,
nire hitzak entzun dozuzalako;
kantuz goratzen zaitut aingeruen aurrean,
eta zure tenplu santurantz begira ahuspezten naz. R/.

V/.      Eskerrak emoten deutsadaz zure izenari,
zure maitasun eta leialtasunagaitik,
parebakoak egin dozuz-eta
zeure izena eta promesa.
Dei egin neutsunean, erantzun zeunstan,
kemena bizkortu bihotzean. R/.

V/.      Gorena da, bai, Jauna,
baina umilari deutso begiratzen;
harroari, barriz, urrunetik igartzen.
Jauna, zure maitasuna betikoa,
ez itzi bertan behera zeure eskuen lana! R/.

 

 

 

 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Agertu zure nortasuna "ezizenaz" edo "e-mailaz".