Urtean zeharreko XXIII.
asteko domekea /A
Salmoa
Sal 94, 1-2. 6-7abc.
7d-9
R/. Entzungo
al dozue gaur Jaunaren ahotsa:
“Ez gogortu zuen bihotza”.
Zatoze, pozez oihu egin deiogun Jaunari,
txalo egin deiogun salbamen dogun
Arkaitzari.
Hurreratu gakiozan aurrera
esker-kantuekin,
jai deiogun txalo eta eresiekin. R/.
Zatoze ahuspez gurtu dagigun,
egin gaituan Jaunari belaunikatu gakiozan.
Bera da-eta gure Jainkoa,
gu, barriz, Haren larrako herria,
Haren zainpeko artaldea. R/.
Entzungo al dozue gaur Haren ahotsa!:
“Ez gogortu zuen bihotza Meriban lez,
Masa egunean basamortuan lez.
Zuen gurasoek han zirikatu ninduen,
Nik eginak ikusi arren tentatu ninduen.
R/.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Agertu zure nortasuna "ezizenaz" edo "e-mailaz".