Sal 22, 1-3. 4. 5.
6
R/.
Jauna dot artzain, ez naz ezeren
beharrizanean.
Jauna dot artzain,
ez naz ezeren beharrizanean;
larre gurietan
etzunazoten nau,
ur-bazter nasaira
eroaten
eta indarrak
barritzen;
bide segurutik
naroa,
bere izenari ohore
eginez. R/.
Ibar baltz-ilunean
banabil ere,
ez naz gaitzaren
bildur,
Zu nigaz
zagoz-eta:
zure
artzain-makileak nasaitzen nau. R/.
Mahaia atontzen
deustazu
arerioen
begi-bistan;
orioz igurtziten
deustazu burua,
gainezka dot
kopea. R/.
Zoriona eta
maitasuna ditut lagun,
bizitzako egun
guztietan,
eta Jaunaren
etxean biziko naz
amaibako egunetan.
R/.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Agertu zure nortasuna "ezizenaz" edo "e-mailaz".