UZ04B


Sal 94,1-2.6-7abc.7d-9

R/    Entzungo al dozue gaur Jaunaren berbea:
       «Ez gogortu zuen bihotza».

 

Zatoze, egin deiogun poz-oihu Jaunari,
poz-irrintzi, salbatzen gaituan harkaitzari.
Aurkeztu gakiozan eskerrak emonez,
Egin deiogun jai txalo eta kantuekin. R/.

Zatoze, gurtu dagigun ahuspezturik,
belaunikatu gaitezan egin gaituan Jaunaren aurrean.
Bera da-eta gure Jainkoa,  
eta gu Harek larraturiko herria,
haren zainpeko artaldea. R/.

Entzungo al dozue gaur haren ahotsa:  
«Ez gogortu bihotzak Meriban lez,
Masako egunean basamortuan lez,
tentatu egin ninduen-eta zuen gurasoek,
probatu, Nik eginak ikusi arren». R/.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Agertu zure nortasuna "ezizenaz" edo "e-mailaz".