UZ12B


Sal 106, 23-24. 25-26. 28-29. 30-31

R/.    ESKERRAK JAUNARI 
         HAREN MAITASUNA BETIKOA DA-TA












Ontzietan itsasora sartu ziranek,
ur handiz sal-erosketara joan ziranek,
hareek ikusi ebezan Jaunak eginak,
ur zabalean haren mirariak.   R/.

Haren hitzera jagi zan ekatx-haizea,
olatuak harrotuz oso gora:
zeruraino igoten ziran, lezaraino jasten,
hareen barrua larritasunez joian urtzen.   R/.

Deadar egin eutsoen larrialdi haretan Jaunari,
eta atara zituan euren nahigabetik.
Haize leunez baretu eban ekatxa,
itsas-olatuak isildu egin ziran.   R/.

Poztu ziran ha isiltzean,
itzi zituen eurek gura eben kaiean.
Eskerrak emon begioez Jaunari
bere maitasunaren orde,
harrigarriak egin ditu-ta giza seme-alaben alde.   R/.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Agertu zure nortasuna "ezizenaz" edo "e-mailaz".