UZ14B


Sal 122, 1. 2. 3-4


R/.    Gure begiak Jaunagana dagoz, gugaz errukitu dadin arte.









Zugana jasoten ditut begiak,
zeruan errege zaran Horrengana. R/.


Zelan morroien begiak nagusien eskuetara
eta neskamearen begiak etxekoandrearen eskuetara,
holan dagoz gure begiak Jaunagana,
gure Jainkoagana,
gutaz erruki dadin arte. R/.


Erruki gutaz, Jauna, erruki!
Buruz gain gagoz mespretxuz,
buruz gain ustetsuen burlaz,
harroen irainez. R/.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Agertu zure nortasuna "ezizenaz" edo "e-mailaz".