UZ18B


Sal 77, 3-4. 23-24. 25 eta 54

R/.    Zeruko ogia emon eutsen Jaunak.
 







Guk entzun eta ikasiak,
gurasoek guri kontatuak,
ez deutseguz ezkutatuko geure umeei;
kontatuko deutsaguz hurrengo belaunaldiari
Jaunaren egintza goragarriak,
haren ahalmena eta egin zituan mirariak. R/.

Orduan, hodeiei agindu eutsen goitik,
eta zeruko ateak edegi zituan;
mana isuri eutsen janari,
zeruko ogia emon eutsen. R/.

Aingeruen ogia jan eban gizakiak,
asetzeko lain janari emon eutsen Jainkoak.
Bere lurralde santura eroan zituan,
berak eskuratutako mendira. R/.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Agertu zure nortasuna "ezizenaz" edo "e-mailaz".