UZ21B


Sal 33, 2-3. 16-17. 18-19. 20.21. 22-23

R/.    Txastatu egizue eta ikusi ze samurra dan Jauna









Bedeinkatuko dot aldi oro Jauna,
nire ahoan beti haren gorapena.
Harro nago Jaunagaz,
entzun begie apalek eta poztu bediz. R/.


Zintzoekana ditu Jaunak begiak,
zuhur hareen oihura belarriak.
Gaizkileen aurka Jaunaren aurpegia,
lurretik ezabatzeko hareen gomutapena.


Deadar egiten dabe zintzoek, eta Jaunak entzun,
larrialdi guztietatik libratzen ditu.
Hur jake Jauna bihotz-hausiei,
salbatzen ditu barru-jausiak. R/.


Zoritxar asko izaten ditu zintzoak,
baina guztietatik libratzen dau Jaunak.
Hazur guztiak zaintzen deutsoz,
bat bakarra ere ez deutsoe hautsiko. R/.


Gaiztakeriak hilten dau gaiztoa;
zintzoari gorroto deutsoenek zigorra dabe izango.
Jaunak askatzen dau bere zerbitzarien bizia,
Haregan babesten diranek ez dabe zigorrik izango. R/.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Agertu zure nortasuna "ezizenaz" edo "e-mailaz".