UZ30B


Sal 125, 1-2ab. 2cd-3. 4-5. 6

R/.    Handikiro jokatu dau Jaunak gure alde.












Jaunak Sionen zoria aldatu ebanean,
amesetan lez gengozan.
Barrez bete jakun orduan ahoa,
poz-oihuz mihina. R/.


Jentil-herrietan ere esan eben:
«Handikiro jokatu dau Jaunak hareen alde».
Handikiro jokatu dau Jaunak gure alde,
eta pozarren gagoz! R/.


Aldatu, Jauna, gure zoria,
euri-jasek basamortua lez.
Malkoz erein ebenek
pozez dabe batzen. R/.


Negarrez joan ziran,
hazi-zorroa eroanez;
poz-oihuka datoz,
gari-balak ekarriz. R/.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Agertu zure nortasuna "ezizenaz" edo "e-mailaz".