Orriak

0624_Joan Bateatzailea


Sal 138, 1-3. 13-14ab. 14c-15




R/. Gidatu ni, Jauna, betiko bidetik.




Jauna, Zuk aztertzen nozu eta ezagutzen:
badakizu noiz jesarten nazan eta noiz jagiten.
Urrundik sumatzen dozuz nire asmoak;
ohartzen zara noiz nabilen eta noiz natzan,
zehatz ezagutzen dozuz nire ibilbide guztiak. R/.


Zuk eratu deustazu barrua,
amaren sabelean eho nozu.
Eskerrak Zuri, harrigarriro egin nozulako,
miresgarriak dira zure egintzak! R/.


Barru-barruraino ezagutzen ninduzun,
nire hazur-maminak ez ziran Zuretzat ezkutu,
isilpean eratzen niharduala,
lurraren  barruan ehunduz nindoala. R/.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Agertu zure nortasuna "ezizenaz" edo "e-mailaz".