UZ01A_Jaunaren Bateoa

 

Sal 29 [28], 1a eta 2. 3ac-4. 3b eta 9c-10 (R/. 11b)


R/.   Bere herria bedeinkatuko dau
        bakea emonez Jaunak.

V/.   Emon Jaunari, zeruko izakiok,
emon Jaunari ospea eta indarra,
emon Jaunari bere izenaren ospea.
Ahuspeztu Jaunaren aurrean,
bera santutasunez agertzean. R/.

V/.   Jaunaren ahotsa ur gainean,
Jauna ur handien gainean.
Jaunaren ahotsa indartsu,
Jaunaren ahotsa dirdaitsu. R/.

V/.   Jainko ospetsuak trumoia jo dau,
haren tenpluan danek deadarka dinoe: Gora!
Uholdearen gainetik dago Jauna jesarrita,
tronuan jesarri da Jauna betiko errege. R/.

 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Agertu zure nortasuna "ezizenaz" edo "e-mailaz".