ABENDUALDIAn
|
GABONALDIAn
|
01. Domekea | |
02. Gabon osteko domekea: Familia santua
|
|
03. Gabon osteko 2. domekea
|
|
06. Jaunaren Bateoa (uz. 01. domekea)
|
R/. Bagoaz pozik Jaunaren
etxera.
Ha poza nirea, esan eustenean:
«Bagoaz Jaunaren etxera».
Oraintxe gure oinak heldu dira,
Jerusalem, zure atarira. R/.
Leinuak, Jaunaren leinuak, hara igoten dira,
Israelen lege danez, Jaunaren izena ospatzera.
Han dago jarririk auzi-mahaia,
Davideneko mahaia. R/.
Eskatu egizuez Jerusalementzat bakerako diranak:
«Nasai bizi beitez zu maite zaituenak».
Izan bedi bakea zure harresietan,
nasaitasuna zure jauregietan. R/.
Nire anaia eta lagunakaitik,
hau dinot: «Bakea zugaz».
Jaunaren, gure Jaunaren, etxeagaitik,
ondasunak opa deutsudaz zuri. R/.
R/. Zuzentasuna garatuko da haren egunetan,
eta bakea
ugari betierean.
Emoiozu, Jainko, zeure auzia erregeari,
zeure zuzentasuna errege-semeari.
Zaindu begi zure herria zuzentasunez,
eta zure gizajoak zuzenbidez. R/.
Zuzentasuna garatuko da haren egunetan,
bakea ugari iretargia amatau artean.
Nagusi izan bedi itsasotik itsasoraino,
Ibaitik lehor-mugaraino. R/.
Onik atarako dau-eta oihuka diharduan jente xehea
eta laguntzailerik ez dauan dohakabea.
Apalarentzat eta behartsuarentzat izango dau errukia,
salbatuko dau behartsuen bizia. R/.
Betiko izan bedi haren izena,
eguzki-argia adina haren izenaren iraupena.
Lurreko leinu guztiak
haregan izango dira bedeinkatuak,
herri guztiek dohatsu autortuko dabe ha. R/.
ABENDUALDIKO HIRUGARREN DOMEKEA /A
R/. Zatoz, Jauna, eta salbatu gagizuz.
Leiala da betiren beti,
emoten deutse eskubidea zapalduei,
ogia gose diranei. R/.
Atxilotuak Jaunak askatzen ditu,
itsuen begiak Jaunak argitzen ditu.
Konkor dagozanak Jaunak ditu zutunduazoten,
zintzoak Jaunak ditu maitatzen. R/.
Arrotzak Jaunak ditu zaintzen,
umezurtz eta alargunak laguntzen,
gaiztoen asmoak eragozten.
Errege izango da Jauna sekuletan,
zure Jainkoa, Sion, gizaldien gizaldietan. R/.
ABENDUALDIKO LAUGARREN DOMEKEA /A
Jaunarena da lurra, eta lurra beteten dabenak,
lurbira eta bertan bizi diranak.
Harek emon deutsaz itsasoak oinarri,
eta ibaiak sendogarri. R/.
Jaunaren mendira nork igongo?
Haren toki santuan nor egongo?
Eskuak errubage eta bihotza garbi dituana,
huskerietara joten ez dauana. R/.
Holakoak hartuko dau bedeinkapena Jaunagandik,
zuzentasuna salbatzaile dauan Jainkoagandik.
Hau da Haren bila dabilzanen taldea,
Jakoben Jainkoaren bila dabilzanena. R/.
ANDRA MARI SORTZEZ GARBIA (12/08)
R/. Kanta Jaunari kantu barria
Kanta Jaunari kantu barria,
egintza harrigarriak egin ditu-eta:
garaipena emon deutso bere eskumeak,
bere beso santuak.
R/.
Bere garaipena ezagutuazo dau Jaunak,
bere salbamen-egintza agertu nazinoen aurrean.
Ez dau ahaztu bere maitasuna,
Israel herriari deutson leialtasuna. R/.
Munduko bazter guztiek ikusi dabe
gure Jainkoaren garaipena.
Egin irrintzi Jaunari, lur osoa,
egin poz-oihu eta kantu, jo soinua. R/.
GABON ALDIA
12/25_Jaunaren jaiotza
Erantzun
salmoa: Sal 97, 1. 2_3ab.
3cd_4. 5_6
R/. Ikusi dabe lur-muga danek
gure
Jainkoagandiko garaipena.
Kanta Jaunari kantu barri,
egin ditu-eta hainbat harrigarri.
Bere eskoiak emon deutso garaipena,
bere beso santuak. R/.
Ezagutuazo dau Jaunak
Beragandiko garaipena,
agertu dau atzerrien
aurrean bere zuzentasuna.
Oroitu da bere
maitasunaz,
Israel etxeari deutson
leialtasunaz. R/.
Ikusi dabe lur-muga
danek
gure Jainkoagandiko
garaipena.
Lur osoa, egiozu
txalo Jaunari,
egin oihu eta
irrintzi, egin eresi. R/.
Eresi Jaunari
kitararekin,
kitara eta salterio
ozenarekin;
turuta eta adar
hotsean,
egin txalo errege dan
Jaunaren aurrean. R/.
URTE BARRI: MARIA, JAUNGOIKOAREN AMA
R/. ERRUKI BEKIGU JAINKOA, BEDEINKATU GAIZALA
Erruki bekigu Jainkoa, bedeinkatu gaizala,
agertu deigula aurpegi alaia;
ezagutu daien lurrean zure bidea,
herri guztietan zugandiko salbamena. R./
Poztu beitez kantari atzerriak,
zuzenbidez daroazulako izadia;
zintzo dituzulako gidatzen herriak,
eta zaintzen lurrean atzerriak R./
Ene Jainko, ospatu zaiezela herriek,
ospatu zaiezela herri guztiek.
Jainkoak bedeinkatu gaizala,
lur-bazter guztiek bildur izan deioela. R./
APIFANIA: JAUNAREN AGERKUNDEA (Erregen)
R/. Ahuspez gurtuko zaitue, Jauna, atzerri
guztiek.
Emoiozu, Jainko, zure auzia erregeari,
zure zuzentasuna errege-semeari.
Zaindu begi zure herria zuzentasunez,
eta zure gizajoak zuzenbidez. R/.
Zuzentasuna garatuko da haren egunetan,
bakea ugari iretargia amatau artean.
Nagusi izan bedi itsasotik itsasoraino,
Ibaitik lehor-mugaraino. R/.
Tarsisko eta uharteetako erregeek
ekarriko deutsoez eskuerakutsiak,
Arabiako eta Sabako erregeek opariak.
Errege guztiek dabe ahuspez gurtuko,
atzerri guztiek zerbiduko. R/.
Onik atarako dau-eta oihuka diharduan jente apala,
eta laguntzailerik ez dauan zoritxarrekoa.
Apalarentzat eta behartsuarentzat izango dau errukia,
salbauko dau behartsuen bizia. R/.
Sal 28, 1_2. 3ac_4. 3b eta 9c_10
R/. Bere herria bedeinkatuko dau
bakea emonez Jaunak.
Emon, Jainko seme-alabok, Jaunari,
emon ospe eta indar Jaunari.
Emon ospe Jaunari bere izenaren ederrez,
gurtu Jauna apainduria deunez. R/.
Horra Jaunaren berbea ur gainean,
Jauna ur ugarien gainean.
Jaunaren berbea indartsu,
Jaunaren berbea ospetsu. R/.
Jainko itzalgarriaren abarrotsa durundan,
haren jauretxean danek dinoe: Gora!
Jesarri da Jauna uholde gainean,
Jauna errege jesarriko betierean. R/.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Agertu zure nortasuna "ezizenaz" edo "e-mailaz".