Orriak

uz04c



R/.    Nire ahoak iragarriko dau, Jauna,
    zure salbamena.


Sal 70,1-2.3-4.5-6ab.15ab eta 17


Zugana biltzen naz, Jauna,
ez nadin lotsa sekula.
Zuzena zarenez gero, aska eta onik atera nagizu,
itzul nigana belarri hori, eta salba nagizu. R/.


Izan zakidaz gorde-harkaitz,
gaztelu sendo ni salbatzeko,
nire harkaitz eta gaztelu Zu baitzaitut.
Ene Jainko, aska nagizu gaiztoaren eskutik,
bihurrien eta zapaltzauleen ukabuletik. R/.


Zu baitzaitut, Jauna, nire uste ona,
Zu, Jauna, gazte nintzenetik nire itxaropena.
Zugan tinkatu naz amaren sabeletik,
amaren erraietatik laguntzaile zindudazan. R/.


Nire ahoak zure zuzentasuna iragarriko du,
zure salbamena egun osoan.
Zuk deustazu, Jauna, gazte nintzenetik irakatsi,
orain arte ditut zure mirariak iragarri. R/.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Agertu zure nortasuna "ezizenaz" edo "e-mailaz".