Orriak

uz05c


R/.    Eresi egingo deutsut, Jauna,
    aingeruen aurrean.


Sal 137,1-2a.2bcd-3.4-5.7c-8


Jauna, bihotz-bihotzez deutsudaz eskerrak emongo,
nire berbak entzun dozuzalako.
Eresi egingo deutsut aingeruen aurrean,
ahuspeztuko naz zure jauretxe santuan. R/.


Eskerrak emongo deutsodaz zure izenari
ona eta leiala zaralako,
zure berbeak dau-eta zure izena egin handiago.
Deitu egin neutsunean, entzun ninduzun,
eta nire bihotzean kemena indartu dozu. R/.


Eskerrak emon deizuezala, Jauna, lurreko erregeek,
zure ahoko berbak entzutean.
Ospatu daiezala Jaunaren bideak:
«Handia da Jaunaren dirdaia benetan.» R/.


Zure eskumeak nau salbatzen,
amaitu dau Jaunak nire alde hasitakoa;
betiko dago, Jauna, zure maitasuna,
ez eskutik itzi zeure eskuz egin dozuna. R/.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Agertu zure nortasuna "ezizenaz" edo "e-mailaz".