bariku santua




BARIKU SANTUA

R/.    Zure eskuetan dot bizia;
          askatu naizu, Jaun handia

Zugaz batzen naz, Jauna, ez nadila behin ere lotsatu:
zeure zuzentasunez onik nagizu atara.
Zure eskuetan izten dot neure arnasa,
askatuko nozu, Jauna, Jainko leiala. R/.

Arerio guztiei barregarri najake, †
     auzoei irrigarri, ezagunei izugarri:
kalean ikusi eta alde dagie nigandik.
Hildakoa lez nabe bihotzean ahaztu,
ontzi baztertua lez naz geratu. R/.

Nik, ostera, Jauna, uste on Zugan dot,
«Zu zara nire Jainko», dinotsut.
Zure eskuan nire joan-etorriak,
atara nagizu arerioen eskutik, †
    aurrean narabilenakandik. R/.

Aurpegi argia erakutsi morroi honi,
salbatu nagizu zeure errukiaz.
Bizkortu zaiteze, izan bihotz,
Jaunagan uste on dozuen guztiok. R/.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Agertu zure nortasuna "ezizenaz" edo "e-mailaz".