PAZKO BIJILIA
1) Sal 32, 4-5.6-7.12-13.20.22
EDO...
Zuzena da Jaunaren hitza,
leiala harek egin dauan guztia.
Zuzen eta bidezko dana dau maite,
haren graziaz lurra dago
bete. R/.
Jaunaren hitzak egin dauz zeruak,
haren aho-arnaseak izar mordoak.
Zaragian lez batu dauz itsas urak,
askan lez daukaz olatuak. R/.
Bai dohatsu Jauna Jainko dauan
jendea,
bere oinorde autatu dauan herria.
Begira dago Jauna zerutik,
gizon-emakume guztiengana
adi-adi. R/.
Gure bihotza Jaunaren zain
daukagu,
lagun eta babes bera dogu.
Harengan pozten jaku barrua,
haren izen santuan dogu
itxaropena. R/.
2) Ex 15,
1-2.3-4.5-6.17-18
Kanta deiogun Jaunari garai-garai
dalako,
zaldi eta zaldun itsasora amildu
dauzelako.
Jauna da nire indar eta kemen, *
bera izan da nire salbamen.
Hau dot nire Jainko, zabal dot
goratuko, *
gurasoen Aita, bera nik
ospatuko. R/.
Gudari da Jauna,
Jauna dau berak izena.
Faraonen burdi eta gudariak *
itsasoan amildu dauz guztiak,
Itsas Gorrian ito, haren buruzagi
handiak. R/.
Ur-olatuek estaldu ebezan,
harri koskorra lez hondora joan
ziran.
Zure eskumea, Jauna, bizkor
harrigarria,
zure eskumeak, Jauna, birrintzen
dau etsaia. R/.
Sartu dozuz eta landatu zu jabe
zaituen mendian,
zuk, Jauna, bizi izateko prestatu
dozun tokian,
zure eskuek, Jauna, eregi eben
jauretxean.
Jauna dogu errege, betidanik eta
beti ere. R/.
3) Sal 041
Nire gogoa Jainkoaz, Jainko biziaz
egarri da, †
noiz noake Jainkoaren aurpegia
ikustera?
Urtzen daukat barruan gogoa au
gogoratuz:
Zelan joaten nintzan, jendetzaren
aurrean,
Jainkoaren etxera, irrintzika ta
goraka, jaitarrekin batera. R/.
Bialdu zure argia eta zure egia,
eurok eroan nagiela,
zure mendi santura, zure bizileku
santura sartu naiela.
Eta sartuko naz Jainkoaren
altarara, †
poz eta atsegin dodan Jainkoagana,
zitaraz goretsiko zaitut, Jauna,
ene Jainkoa. R/.
4) Sal 117
(edo)
Eskerrak Jaunari ona da-ta,
haren maitasuna betikoa da-ta.
Israel-etxeak hau esan begi:
«Haren maitasuna betikoa». R/.
«Jaunaren eskumeak jaso nau,
Jaunaren eskumeak bizkor jokatu dau».
Ez naz hilgo, bizi baino,
Jaunaren eginak nik oihu egingo.
R/.
Etxegileek baztertutako harria
berori bihurtu da giltzarria.
Jaunak egin dau hori,
gure begien harrigarri. R/.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Agertu zure nortasuna "ezizenaz" edo "e-mailaz".