Orriak

garizumaldiko 01C




GARIZUMAKO I. DOMEKEA /C

Sal 90


R/. Neugaz egon zaitez, Jauna, larrialdian
(edo)
R/. Zagoz nirekin, Jauna, larrialdian

Goi-goikoaren aterpean bizi zaran horrek,
gaua Ahaltsuaren kerizpean emoten dozun horrek,
esaiozu Jaunari: «Zu nire babesleku eta gaztelu,
ene Jainko, Zugan dot konfiantzea».   R/.

Ez dozu zoritxarrik izango,
ez da zure txabolara izurririk hurreratuko,
bere aingeruei agindu deutse-eta,
zu bide guztietan zaintzeko.
Besoetan eroango zaitue,
harriekin estropezu egin ez dagizun.   R/.

Suge eta sugegorrien gainean ibiliko zara,
oinazpian hartuko dozuz lehoia eta herensugea.
«Onik atarako dot, niri lotuta dagoalako,
toki seguruan jarriko, nire izena autortzen daualako.   R/.

Dei egingo deust, eta Nik erantzungo;
beragaz izango nau larrialdian,
libratuko dot eta ospez jantziko.   R/.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Agertu zure nortasuna "ezizenaz" edo "e-mailaz".