garizumaldiko 02A




GARIZUMAKO II. DOMEKEA  /A

Sal 32, 4-5. 18-19. 20 eta 22



R/.   Betor gugana, Jauna, zure maitasuna,
       Zeugan dogu-eta geure uste ona.



(EDO)



Zuzena da Jaunaren hitza,
leiala Harek egin dauan guztia.
Zuzen eta bidezko dana dau maite,
Haren graziaz lurra dago bete.   R/.

Hara, Jaunaren begiak beldur deutsoenakana,
Haren maitasuna itxaron dabenakana;
heriotzatik ditu atarako, eta gosetean aseko.   R/.

Gure bihotza Jaunaren zain daukagu,
lagun eta babes Bera dogu.
Betor gugana, Jauna, zure maitasuna,
Zeugan dogu-eta geure uste ona.   R/.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Agertu zure nortasuna "ezizenaz" edo "e-mailaz".