Orriak

pazkoaldiko 3.a




PAZKOALDIKO HIRUGARREN DOMEKEA /A

Sal 15, 1-2a eta 5. 7-8. 9-10. 11

R/.    Bizirako bidea erakutsiko deustazu, Jauna.


https://archive.org/download/pzk03a/pzk03a015_bizirako%20bidea.mp3

edo Aleluia.

Zaindu nagizu, Jauna,
babes bila nator-eta Zugana.
Honan dinotsot Jaunari: «Zeu zaitut nire Jauna»
Jauna da nire ondare eta edontzia;
Zuk dozu eskuetan nire zoria. R/.

Onesten dot Jauna, aholkua emon deustalako,
gauez ere neure bihotzak oharrazoten naualako.
Begi aurrean ipinten dot beti Jauna;
eskuman dodala, ez naiteke dardara. R/.

Horregaitik, alai dot bihotza, pozik barrua,
haragi honek ere bakean dau atsedena.
Ez dozu-eta nire bizia Leizera jaurtiko,
ezta zure zintzoa ustelak hartzen itziko. R/.

Bizirako bidea erakutsiko deustazu:
alaitasun betea zeure aurrean,
betiko atseginak zeure eskuman. R/.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Agertu zure nortasuna "ezizenaz" edo "e-mailaz".