PAZKOALDIKO LAUGARREN DOMEKEA /A
Sal 22, 1-3. 4. 5. 6
R/. Jauna dot artzain, ez naz ezeren beharrean.
Jauna dot artzain, ez naz ezeren
beharrizanean;
larre gurietan etzunazoten nau,
ur-bazter nasaira eroaten
eta indarrak barritzen;
bide segurutik naroa,
bere izenari ohore eginez. R/.
Ibar baltz-ilunean banabil ere,
ez naz gaitzaren bildur,
Zu nigaz zagoz-eta:
zure artzain-makileak nasaitzen
nau. R/.
Mahaia atontzen deustazu
arerioen begi-bistan;
orioz igurtziten deustazu burua,
gainezka dot kopea. R/.
Zoriona eta maitasuna ditut lagun,
bizitzako egun guztietan,
eta Jaunaren etxean biziko naz
amaibako egunetan. R/.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Agertu zure nortasuna "ezizenaz" edo "e-mailaz".