2016/04/25

pazkoaldiko08C_pentekoste



Sal 103, 1ab eta 24. 29-30. 31 eta 34




R/.     Bialdu egizu, Jauna, zeure arnasea,
           eta barrituazo lur-azala.

Ene arima, goratu egizu Jauna!
Guztiz handi zaitut, Jauna, ene Jainkoa!
Bai ugari dirala, Jauna, Zuk eginak,
zuhurtasunez eginak zeharo,
lurra zure sorkariz betea dago! R/.

Aurpegia gordeten badozu, ikara dira,
arnasea kentzen badeutsezu, hilten,
euren hautsetara dira bihurtzen.
Zure arnasea bialtzen badozu,
izatea emoten deutsezu;
lur-azala barriazoten dozu. R/.

Izan bedi Jaunaren ospea sekuletan,
poztu bedi Jauna, Berak eginetan.
Atsegin bekio nire olerkia,
nire poza da Jainkoa. R/.

pazkoaldiko07c_igokunde



Sal 46,2-3.6-7.8-9



R/.     Oihu alaien artean igon dau Jainkoak, 
           turuta soinuz Jaunak.

Herri guztiok, txalo jo egizue,
Jainkoari irrintzi egiozue.
Goi-goiko Jauna, izan ere, izugarri,
lurbira osoan errege handi. R/.

Oihu alaien artean igon dau Jainkoak,
turuta soinuz Jaunak.
Eresi Jainkoari, eresi,
eresi gure erregeari, eresi. R/.

Jainkoa da-eta lurbira osoan errege,
egiozue jator gorazarre.
Jainkoa errege da atzerrietan,
jesarrita dago Jainkoa bere aulki santuan. R/.

2016/04/11

pazkoaldiko 06C



Sal 66, 2-3. 5. 6 eta 8



R/. Ene Jainko, ospatu zagiezala herriek,
        ospatu zagiezala herri guztiek.

Erruki bekigu Jainkoa eta bedeinkatu gagizala,
agertu deigula aurpegi argia,
ezagutu dagien munduan zure bidea,
nazino guztietan Zugandiko salbamena.  R/.

Poztu bediz kantari nazinoak,
zuzentasunez dozuz-eta gobernatzen herriak,
Zuk gidatzen munduan nazinoak. R/.

Ene Jainko, aitatu zagiezala herriek,
Aitatu zagiezala herri guztiek.
Bedeinkatu gagizala Jainkoak,
izan begio begirunea mundu osoak. R/.

2016/04/09

pazkoaldiko 05C



Sal 144, 8-9. 10-11. 12-13ab



R/. Ene Jainko, ene Errege,
     bedeinkatuko dot zure izena betiere.


Errukiorra eta bihozbera da Jauna,
hasarregaitza eta ondoguraz betea.
Ona da Jauna guztientzat,
errukiz betea bere sorkari guztientzat.  R/.

Goratu zagiezala, Jauna, zeure sorkari guztiek,
bedeinkatu zeure fededunek;
aitatu begie zure erregetza ospetsua,
berba egin begie zure ahalmenaz. R/.

Gizakiei agertuz zure egite ahaltsuak,
zure erregetza ospetsuaren bikaintasuna.
Zure erregetza betiko erregetza,
gizaldiz gizaldikoa zure nagusitza. R/.

pazkoaldiko 04C



ERANTZUN SALMOA Sal 99, 2. 3. 5


R/.  Jaunaren herri gara eta Haren larreko artalde.


Lurtar guztiok, egin irrintzi Jaunari, 
zerbidu egizue Jauna pozetan,
sartu zaiteze oihu alaiz haren aurrera. R/.

Jakizue Jauna dala Jainko, 
Harek egin gaitu, harenak gara,
haren herri eta haren larreko artalde. R/.

«Ona da-eta Jauna, 
haren maitasuna betikoa,
haren leialtasuna gizaldiz gizaldikoa».  R/.

2016/04/02

pazkoaldiko 03C



PAZKOALDIKO 03 DOMEKEA   /C

Sal 29, 2 eta 4, 5-6. 11-12ยช eta 13b




R/.   Goratuko zaitut, Jauna, onik atara nozulako.

Goratzen zaitut, Jauna, onik atara nozulako,
arerioei nire lepotik pozten itzi ez deutsezulako.
Jauna, Heriotz-leizetik atara nozu,
zulora jaisteko zorian nengoala bizibarritu. R/.

Kanta Jaunari, haren fededunok,
goratu egizue, haren santutasuna gogoratuz.
Une baterako da haren hasarrea,
bizi guztirako haren on izatea.
Arratsean negarra da gurean,
poz-oihua goizean. R/.

Entzun, Jauna, eta erruki nitaz,
izan zakidaz laguntzaile, Jauna».
Negarra dantza bihurtu deustazu,
Jauna, ene Jainkoa, eskerrak emongo deutsudaz beti. R/.