Sal
46,2-3.6-7.8-9
R/. Oihu alaien
artean igon dau Jainkoak,
turuta soinuz Jaunak.
Herri guztiok, txalo jo egizue,
Jainkoari irrintzi egiozue.
Goi-goiko Jauna, izan ere,
izugarri,
lurbira osoan errege handi. R/.
Oihu alaien artean igon dau
Jainkoak,
turuta soinuz Jaunak.
Eresi Jainkoari, eresi,
eresi gure erregeari, eresi. R/.
Jainkoa da-eta lurbira osoan
errege,
egiozue jator gorazarre.
Jainkoa errege da atzerrietan,
jesarrita dago Jainkoa bere aulki
santuan. R/.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Agertu zure nortasuna "ezizenaz" edo "e-mailaz".